Irakurketa Erraza Osoko Bilkura zailean - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Irakurketa Erraza Osoko Bilkura zailean

Irakurketa Erraza Osoko Bilkura zailean

2014/09/26


Nork ez du inoiz zailtasunik izan administraziozko abisuren bat ulertzeko? Batzuetan, dokumentu horietan, erabilitako hitzak eta esamoldeak bitxiak dira eta esaldiak luzeegiak. Ondorioz, hiritar arrunt batek zailtasunak ditu ondo ulertzeko. Hori dela eta, beste herrialde batzuk irizpide zehatzak finkatu dituzte administraziozko dokumentuak ondo ulertzeko: erabilitako esamoldeak errazak, laburrak, argiak eta zuzenak izan behar dira, hots, irakurketa erraza izan behar duten dokumentuak.

Guk beste leku batzuetan egiten ari dena Barakaldoko Udalarako proposatu genuen, eta talde guztiek, aho batez, aldeko botoa eman ziguten. Baina alkatearen jokaera ikusita ez du ematen oso gustora zegoenik. Nahiz eta puntu guztiak aprobatu eta askok aho batez, Osoko Bilkura osoan zehar, alkateak izandako portaera guztiz lotsagarria izan zen: ez zuen uzten galderarik egiten, besteen hitzaldiak eragozten zituen behin eta berriz, eta hau guztia gutxi izango balitz, gure zinegotziak iraundu zituen.

Ulertzen dugu alkatearen urduritasuna, alkatetza galtzearen beldurragatik; baina hori ez da arrazoia errespetua galtzeko, eta are gutxiago irauntzeko. Alkatea eredugarria izan beharko luke, baina barakaldarrok ez dugu merezi horrelako eredurik. Datorren urtean eredu hau aldatzeko aukera izango dugu.

Partekatu:
Twitter Facebook