Inauteriotarako antolatutako online desfile eta mozorro lehiaketarako 9.000 euro baino gehiago banatuko ditu Barakaldok - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Inauteriotarako antolatutako online desfile eta mozorro lehiaketarako 9.000 euro baino gehiago banatuko ditu Barakaldok

Inauteriotarako antolatutako online desfile eta mozorro lehiaketarako 9.000 euro baino gehiago banatuko ditu Barakaldok

2022/02/18


Duela aste batzuk iragarri zenez, Barakaldok kalean ospatuko ditu berriro ere Inauteriko jaiak. Herriko Plaza izango dute jarduerek agertoki nagusi, otsailaren 25etik martxoaren 1era, baina hainbat inauteri-jarduera gauzatuko da auzoetan, bai eta online ere. Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak azaldu duenez, "inauteriko desfilea egingo badugu ere, jarduera gastronomikoak saihestu beharko genituzke; Taramboloren etorreraz eta agurraz modu seguruan gozatzeko aukera izango dugu, ordea.

Aurten ere, Barakaldoko Amaia, Ibarra-Kaldu, Erreka-Ortu eta Laguntasuna lau dantza taldeetako musikari eta dantzariei esker Euskal Inauteriak hobeto ezagutzeko parada izango dugu.

Euria bada, Barakaldoko Frontoian egingo da ekintza. 19:30ean, euskal inauteri tradizionalen kalejira batek zeharkatuko du Foruen pasealekua Bide Onera plazatik hasi eta Herriko Plazan amaituz. 20:00etan, Herriko Plazan, euskal inauteri tradizionalen erakustaldia izango da talde barakaldarren musikari eta dantzarien eskutik.

Zapatuak ekarriko ditu Barakaldoko itxura eta bizitza aldatuko dituen inauteriaren lehenengo konpasak. Inauterietako Desfilearen XXXIII. edizioa da; desfile koloretsu honetan ez dira faltako inauterietako osagairik onenak: musika, alaitasuna, kolorea, animazioa eta parte hartzaile guztiak, gure herriko kale nagusiak giroz beteko dituztenak.

INAUTERIAREN IBILBIDEA

Nahi duten barakaldar guztiek gozatu ahal izango dute herritar irudimentsuenen ekarpenez San Bizente parketik abiatu, eta Miranda etorbidetik, Gernikako Arbolatik eta Foruen pasalekutik barrena Herriko Plazara helduko den desfilean: San Bizente parkean hasiko da 18:00etan, zapatuan, ohi baino ordu erdi lehenago. Oraingoan ere 7.250 euro banatuko ditu lehiaketak, 12 saritan zatituta. Eta izena eman duten lehenengo 25 kuadrilek 100 euroko dieta izango dute. "Zabalik jarraituko du otsailaren 25eko eguerdiko 12:00ak arte izena emateko epeak, Kultur Programetarako Bulegoan", gogoratu du zinegotziak. Kuadrila irabazleen sari banaketa Herriko Plazan egingo da, 20:30ean hasiko den ekitaldian.

Igande arratsaldean, hainbat aisiarako eta entretenimendurako proposamen izango dituzte txikienek. Arratsaldeko 17:00etatik arratseko 19:00etara, haur-jardueren programa alaia izango da Herriko Plazan. Puzgarriak eta inauteriko tailerrak, Barakaldoko Aisialdiko Ainara, Atarrabi e Ilazki elkarteen eskutik. Halaber, haur-tailerrak, aurpegi-margolariak, puzgarriak, zirku eta umore ikuskizunak, haurren euskal zumba eta abar. 18:15etik aurrea, Samasiku fanfarreak alaituko ditu hiriko kaleak (Foruen pasealekutik hasita).

Martxoaren lehenaren arratsaldean, asteartea, izango da Inauteriei agur esateko unea, baita ostiraletik asteartera bitartean Barakaldoko Inauteriak alaitu dizkigun Tarambolori ere. Lehenik eta behin, hileta-kalejira izango da, Tarambolorekin batera Bide Onera plazatik Herriko Plazaraino, herriko Arimaktore elkarteko aktoreen laguntzarekin.

Canterok nabarmendu duenez, aurten, suzko malabareek eta egitura mugikor erraldoien gainean Alacanteko Maracaibo Antzerki Konpainiaren eskutik heriotzaren dantzan bezala mugitzen diren hiru plañidera erraldoi edo alargunek osatzen dute segizioa. Lleida Diablos batucando taldeak jarriko du kalejiraren musika. "Aurten, agurreko kalejiran nahi duen orok parte hartu ahal izatea nahi dugu; beraz, handiak eta txikiak asteartean doluz jantzi eta Bide Onera plazaraino etortzera animatzen ditugu. Bertan, kandela batzuk banatuko dituzte bertaratutakoen artean antolatzaileek", esan du.

Aurten, nobedade gisa, Herriko Plazan egingo den ibilbidearen amaieran, iskanbila eta olgeta handiz erreko dute sardina, eta Pirotecnia Zaragozanaren su artifizialen gaztelu batekin itxiko da arratsaldea

Su handi bat, ekintza txarren edo pentsamendu negatiboen erreketa sinbolizatuko duena.

INAUTERIA AUZOETAN

Aurten ere Gurutzetako Gizarte Etxeak inauterien jaitsiera handia antolatu du: Gurutzeta auzoko tradizio errotua, berrikuntza gisa aurten Juan Ramón Jiménez ikastetxe publikoan amaiera berri bat proposatzen duena. Horrela, espazio itxian pilaketak saihestuko dira, hala nola Gizarte Etxean. 1.300 €tik gora sei sari banatuko dira aurten Gurutzetako Inauterietan. Desfilea 18:00etan abiatuko da La Siebeko frontoitik eta Bakea, Puente eta Gurutzetako plaza, Bista Alai, Isaac Albeniz, Magallanes eta Telleria zeharkatuko ditu. Sari banaketa Juan Ramón Jiménez ikastetxean egingo da.

Burtzeña, Retuerto eta Zuhatzuko kultur etxeek eta Clara Campoamor Zentro Zibikoak aurten ere sendotu egin dute inauterietako programazioa, tailerrak eta familia-jaiak eginez kalean, auzoetako plazan. Gero eta haur gehiago joaten dira beren familiekin mozorro eta musika arratsalde bat pasatzera.

Horrez gain, dantza taldeek eta herriko zenbait elkartek inauterietako emanaldiak antolatzen dituzte beren jatorrizko auzoetan. (Programa erantsi da prentsa-oharrarekin batera).

Auzoak eta kultur etxea programa

INAUTERIAK ONLINE

Iaz, garai hartan bizi zen osasun egoera zela-eta desfilea ospatzerik ez zegoenez, Barakaldok online antolatu zuen inauteria. Aurten, Tarambolok iaz sortutako webgunea berreskuratu eta jolas berriekin eguneratu du. inauteriak.barakaldo.eus otsailaren 25etik aurrera egongo da martxan, eta 2022ko inauterietako informazio guztiaz gain, ideiak, jokoak eta argazki-zozketa ere egongo dira bertan. Etxetik ere parte hartu ahal izango da barakaldarren inauterietan, barakaldarren inauterietako artea eta espiritua erakusten duten argazkiak bidaliz. Jasotako irudiak webguneko argazki galerian ikusi ahal izango dira, eta jasotako guztien artean 60 €-ko 10 sari zozketatuko dira.

Barakaldoko inauteriak programa

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook