Hogeita hamarretik gora postuk gozatuko diete ahoa erromesei, Arroletza mendiko Agate Deunaren baselizako erromerian - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Hogeita hamarretik gora postuk gozatuko diete ahoa erromesei, Arroletza mendiko Agate Deunaren baselizako erromerian

Hogeita hamarretik gora postuk gozatuko diete ahoa erromesei, Arroletza mendiko Agate Deunaren baselizako erromerian

2017/01/31


Datorren igandean ospatuko da Agate Deunaren jaia. Barakaldarrentzat oso jai berezia da, Kastrexanako Arroletza mendira erromesaldia egiten baitute. Hogeita hamar bat postu ibiltarik jantziko dute kolorez igoera, bai eta gozatuko ere erromesen ahoak. Urtero legez, hilaren 12an, igandearekin, egingo da ostera erromeria.

Jarraitzaile ugari du - hala bertokoak nola eskualdekoak - Agate Deunaren erromeriak. Bi bide har daitezke Arroletzako mendi tontorrean dagoen baselizara iristeko: ezagunen eta errazena, Gurutzetatik abiatu eta Kastrexanan hasten den bideari jarraikitzen zaiona. Baselizara iritsitakoan, Kastrexanako zaindariaren ohoretan egiten den meza entzun ahal izango da, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.


Ibilbidean zehar, baselizatik hurbilen dagoen lekuan, 32 postu ibiltarirekin egingo dute topo mendizaleek, eta han erosi ahal izango dituzte erroskillak, San Blas sokak, nekazaritza produktuak eta elikagaiak. eta txakolina.


Udalaren baimena daukate postuek igande bietan saltzeko, bigarren igande horretan, barakaldarrez gainera, inguruko beste herrietatik etortzen baita jende mordoa mendia igotzera.
3 metroko tamaina dute gehienez postuek, eta bide ertzetan jarri beharko dira, oinezkoei enbarazurik eragin ez diezaieten. Goizeko 07:00etatik egongo dira postuak zabalik.

 

Kastrexanako auzo barakaldarreko auzotarrek antolatu ohi dute Agate Deunaren erromeria, jaiegun horren karietara ospatzen baitituzte beren zaindariaren jaiak. Kastrexanako aldetik jaisten direnek herri kirolak eta euskal dantzak ikusteko aukera izango dute.


Ezustekorik gerta ez dadin, Barakaldoko udaltzainek eta Babes Zibileko kideek zainduko dute erromeriarako bidea, eta horrela, trafiko gurpilduna moztuko dute bidearen hasieran, eta inguruan diren auzotarren ibilgailuak, larrialdietako zerbitzuenak eta erromeriako postuetakoenak soilik igaroko dira.

Partekatu:
Twitter Facebook