Hiru KIA Carens eta bi Seat Ateca gehituko dizkio Barakaldoko Udaltzaingoak bere ibilgailu-flotari - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Hiru KIA Carens eta bi Seat Ateca gehituko dizkio Barakaldoko Udaltzaingoak bere ibilgailu-flotari

Hiru KIA Carens eta bi Seat Ateca gehituko dizkio Barakaldoko Udaltzaingoak bere ibilgailu-flotari

2018/10/15


Gauzatu berri du Barakaldoko Udalak Udaltzaingoaren ibilgailu-flota handituko duen kontratua. Rentingaren bitartez, KIA Carens ereduko hiru auto eta Seat Atecaco beste bi gehituko ditu. Udaltzaingoaren operatibotasuna hobetzeko gobernu taldeak egindako inbertsioa 227.731,68 eurokoa da; hobekuntza izan da ere polizia-etxean egindako erreforma.


Duela hamabost egun sinatu zen kontratua; baina oraintxe hasiko da enpresa adjudikaziodunak ibilgailuak errotulatu eta prestatzeko daukan epealdia: 90 egun dauzka horretarako. Zehazki, bost ateko hiru Kia Carens 1.7 eta 2 Seat Ateca 2.0 gehituko dira. Komunikatzeko ekipamenduz (TETRA darabil Udaltzaingoak) hornituta egon behar dute bost ibilgailuek, bai eta atxiloak eramateko manparez ere.


Horrez gainera, renting sistemara jo du gobernu taldeak, eta horrek esan nahi du kontratuaren barruan daudela ibilgailuen mantentze-lanak bai eta istripu baten ondorioz erabat hondatuta geratutakoaren ordez beste berri bat ematea ere.


2015ean erosi zituen Udalak Udaltzaingoaren ibilgailuak, renting bidez erabilitakoak. Aurreko gobernu taldeak hartu zuen erosteko erabakia, eta horrek eragotzi du polizia autoak behar bezala ibiltzea, matxura ugari izan baitute azken urteotan.

 

 

 

 

Partekatu:
Twitter Facebook