Hiriko Soinuaken lehiaketaren 7. edizioak uztailaren 23rarte ireki du izen-emate epea - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Hiriko Soinuaken lehiaketaren 7. edizioak uztailaren 23rarte ireki du izen-emate epea

Hiriko Soinuaken lehiaketaren 7. edizioak uztailaren 23rarte ireki du izen-emate epea

2025/07/01


Barakaldoko Udalak Hiriko Soinuaken lehiaketa antolatu du zazpigarren urtez jarraian, Euskadi mailan artista berriak bilatzeko. Izena emateko epea uztailaren 23rarte egongo da zabalik. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren azken urteetako laguntzari, aurten, BBKrena gehitu zaio. Babes horren ondorioz, Fundazioak Berdintasun sariari izena emango dio.


Sarien artean, Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea, kategoria nagusiko talde irabazlearentzat eta Barakaldoko talde onenarentzat. BBK-Berdintasun eta Euskara sarietako irabazleek, ordea, 4 abestiko EP bat grabatuko dute.


Barakaldo, BBK-Berdintasun eta kategoria nagusiko bederatzi finalistek zuzenean joko dute irailaren 27an San Bizente parkean egingo den finalean. Epaimahai profesionalak erabakiko du, zuzenean, Euskarazko talderik onena.

Lehiaketako lau kategorietako proiektu irabazleak urriaren 24an eta 25ean arituko dira Herriko plazan egingo den festibalean, Estatu mailan ibilbide ezaguna duten taldeekin batera. Finala eta jaialdia doakoak izango dira.
"Zazpigarren ediziora iritsita, Hiriko Soinuak ezarri zitzaizkion helburuak betetzen dituen proiektu kontsolidatua dela esan dezakegu.


Lehiaketak 140 izen-emate baino gehiago izan ditu azken hiru edizioetan, kopuru oso ona antzeko beste lehiaketa batzuekin alderatuta.


Barakaldoko ordezkariak 30 parte-hartzaileen bueltan mantentzen da, beste datu aipagarri bat. 2024an 46 euskal taldek eman zuen izena eta gure buruari Berdintasuna-BBK Fundazioa sarirako hautagai kopurua hobetzea eskatzen badiogu ere, azken urteotan Hiriko Soinuak ekimenak ikusgarritasun nabarmena eskaini die emakumeak buru zituzten proiektuei: Sara Zozaya, Maider Legarreta, Cenizafragua, Mad, Eva Martín edo Deñe bakarlariak saritu ditu, besteak beste. Azken honek, gainera, sari nagusia irabazi zuen.


Guzti honi doako finalak eta festibalak 5.000 pertsona inguru bildu izana gehitu behar zaio, tokiko merkataritzan eta ostalaritzan izandako eragin positiboarekin. Oihartzun mediatikoaren atalean, komunikabide tradizionaletan ehun agerpen inguru lortu dira eta sare sozialetan, milioi bat pertsona inguruko irismena.

Aurten ere oso gogotsu gaude Hiriko Soinuak ekimenak albiste onak ematen jarrai dezan, aurreko sei edizioetan bezala", adierazi du Jonathan Martin Barakaldoko Udaleko Gazteria zinegotziak.

Nola parte har daiteke?
www.barakaldo.eus webgunean dagoen izen-emate fitxa bete eta hirikosoinuak@gmail.com helbidera bidali uztailaren 23a baino lehen (23a barne), mp3 formatuko 2 abestirekin, promozio-argazki batekin eta proiektuaren biografiarekin batera, eta taldekideen NANaren edo errolda-ziurtagiriaren fotokopia, jatorria EAEkoa dela egiaztatzen duena. Gutxienez Barakaldon erroldatutako kide bat dutela egiaztatzen duten musika-proiektuek Barakaldoko Artista Onenaren saria jasotzeko aukera izango dute, baita gainerako kategorietakoak ere (behean adierazitako baldintzak betez gero). Taldekideen % 50, gutxienez, emakumeak direla egiaztatzen duten musika-proiektuek BBK-Berdintasun Saria lortzeko hautagai izango dira, gainerako kategorietan parte hartzeaz gain (behean adierazitako baldintzak betetzen badituzte).


KATEGORIAK ETA SARIAK
Kategoria nagusiko artistarik onena
-Disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan.
-Emanaldia Hiriko Soinuak jaialdian
Barakaldoko artistarik onena
-Disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan.
-Emanaldia Hiriko Soinuak jaialdian
BBK-Berdintasun saria
-4 abestik osatutako EP bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan.
-Emanaldia Hiriko Soinuak jaialdian
Euskarazko artistarik onena
-4 abestik osatutako EP bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea Gaua Produccionesen estudioan.
-Emanaldia Hiriko Soinuak jaialdian
NORK PARTE HAR DEZAKE?
Baldintza hauek betetzen dituzten musika-proiektu guztiek eman ahal izango dute izena lehiaketan:
-Proiektuko kide bat, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
-Proiektuko kideak 16 urtetik gorakoak izatea.
-Izena emateko unean ez dezatela editaturiko disko bat baino gehiago izan, disko etxe batekin kontratua eduki edo ez.
-Abestiak originalak izatea. Antolakuntzak hala eskatuko balu, abestien egiletza frogatu beharko da.
-Antolatzaileek, lehiaketaren edozein fasetan, lehiaketako oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten proiektuak baztertu ahal izango dituzte.
Informazio gehiago:
94 640 89 91 • hirikosoinuak@gmail.com
www.barakaldo.eus
Facebook: facebook.com/hirikosoinuak
Instagram: instagram.com/hirikosoinuak

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook