Hiriko argiteria publikoa berritzeko lanak egiten jarraitzen du gobernu taldeak. Oraingo honetan, oinezkoentzako lurpeko pasabideak dauzkaten beste bi aldetan led teknologiako bonbillak jarriz. Horrela, efizientzia energetikoa areagotuko da, bai eta kontsumo elektrikoa murriztuko ere. Bizileku baterako sarbideko argiteria ere hobetuko dute. Gurutzetako plazako ingurabidearen parean, Orfeoi Barakaldarraren pasabidean eta Errekatxon egingo dira jarduketa horiek guztiak.
Udalak oraingoan egin duen inbertsioa 16.3000 eurotik gorakoa izan da. Gurutzetako lurpeko ingurabidean eguneko 24 orduetan egoten dira piztuta argiak, baina tarteka huts egiten dute, eta, ondorioz, kontsumoa handiegia da. Hori dela eta, teknologia hobekoak eta bizitza erabilgarri luzeagokoak jarriko dira; horrela, egungo 20 bonbillen ordez led teknologiakoak jarriko dira, 100.000 ordu baino gehiagoko bizitza erabilgarria eta kontsumo urriagoa dutelako. Obraren kostua 11.544 eurokoa da, BEZ barne.
Orfeoi Barakaldarraren pasabidean ere hobetuko da argiztapena, 4 argi puntu eta led teknologiako bonbillak jarriz. Horman txertatutako aplikeak jarri direnez, sabaia konpondu behar izan da, ordura arteko argiak kendutakoan. Lanen kostua 1.700 eurokoa izan da (BEZ barne), eta dagoeneko lanak bukatu dira.
ERREKATXOKO ARGIZTAPENA HOBERA
Azken jarduketa, Errekatxoko Anbia kaleko argiak hobetzeko izango da. Hara joan, eta argiteria publikoari hiru puntu gehitu behar zaizkiola ikusi da.
“Bizileku horretan, argi gutxiko eskailera eta kaleak daudela ikusi dugu” azaldu du Uriak. 7 astez arituko dira lanak egiten, eta kostua 3.020 eurokoa izango da.
Barakaldoko argiztapena hobetzea eta argiteria publikoa berriztatzea da jarduketen helburua. Azken urteotan milioi bat euro baino gehiago inbertitu dira argiztapen arloan, eta betiko bonbillen ordez, bonbilla jasangarri eta iraunkorragoak jarriko dira.
Led teknologiako bonbilla kopuruak nabarmen egin du gora, azken hiru urteotan. 2015ean, 257 farol zeuzkan Barakaldok; gaur egun, berriz, led teknologiako 1.233 bonbilla instalatu dira hirian. “Argiteria berritzea da gure helburua, bai eta hiriko efizientzia energetikoa hobetzea ere, kontsumo arduratsuagoetara jo behar baitugu” esan du Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzuetako zinegotzi Jon Andoi Uriak.
Led bonbillak ugaritu izanari eta lehiaketa publikoan garaile suertatu zen enpresak eskaintzen dituen energia eta kontsumo unitate-tarifei esker, faktura 278.000 euro inguru jaistea lortu du Barakaldoko Udalak .
Partekatu: