Hamar bat emanaldiko programazioak sendotuko du Bagatzako kale-antzerkiaren jaialdia - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Hamar bat emanaldiko programazioak sendotuko du Bagatzako kale-antzerkiaren jaialdia

Hamar bat emanaldiko programazioak sendotuko du Bagatzako kale-antzerkiaren jaialdia

2017/03/30


Barakaldok kale-antzerkia berreskuratu du. Iaz izan zen Lehenengo Bagatza Antzerki Jaialdia, auzoko taldeek eta Barakaldoko Udaleko Kultura Arloak sustatutako ekimena, eta datorren astean irtengo da berriro kalera. Apirilaren 7, 8 eta 9an, hamar bat ikuskizun emango dira Barakaldon, guztiak doan. Emanaldiek ordezko aisia-planak eskainiko dituzte Bagatzako kale eta plazetan, adin guztietarako.


Antzerkiaren kultur balio herritarrei transmititzea da jaialdiaren helburua. Auzoko gune jendetsuenetan egingo dira obrak, hala nola, Santa Teresako merkatuan, Xake plazan, Ibarra-Kaldu elkartearen lokalean, BAIren instalazioetan eta Ibaibe ikastetxean.


Bagatzako Jai Batzordeak, Malas Compañías antzerki konpainiak eta Barakaldoko Udalak egin zuten Bagatza Antzerki Jaialdiaren alde apustu. Horrezaz gainera, Sasiburu Euskara elkartea, Ibarra-Kaldu Elkartea, Bizkaiko Antzerki Ikastegia (BAI), Ibaibe Eskolako IGE eta Santa Teresa merkatuaren babesa izan dute. “Lehenengo aldian, sekulako harrera izan zuten, eta ziur gaude oraingo honetan ere gauza bera gertatuko dela” esan du Barakaldoko alkate Amaia del Campok, Malas Compañíaseko ordezkari Mikel Pikazak lagundurik. “Era honetako ekimenak behar ditu hiriak, ez bakarrik antzerkia kalera atera dutelako baizik eta familia osoak gozatzeko moduko ordezko aisiako planak eskaintzen dituztelako ere, eta dohainik, gainera!“ azpimarratu du.


Oraingo honetan, bederatzi ikuskizun izango ditugu, zirku, antzerki, magia eta clownaren inguruan. Jaialdian parte hartzeko Barakaldora helduko diren konpainietako batzuk Kabia, Cia Barré, Maite Guevara, Trapu Zaharra, Imanol Ituiño, Atx Teatroa, El gran Dimitri, Grupo Adizmi eta Jenan Philipe Kikolas dira.


“Programazioa anitza da, eta txikiei bezala nagusiei ere zuzendua. Programazio ordu desberdina dauzka, gainera, hala goizez nola arratsaldez. Jaialdi oso-osoa da, eta kalitate artistiko handikoa, gainera" Nabarmendu du Alkateak.


Hiriko kultur programazioak beste ikuskizun bat erantsi dio egutegiari. “Ekimena hauspoaz haizatzea erabaki genuenean, argi genuen jarraipena izango zuela, Barakaldok asko estimatzen baitu antzerkia. Jaialdiak antzerkiaren kultura iraunarazten du, eta, txikienen artean, bereziki, esan du tinko Del Campok.


II. BAGATZA ANTZERKI JAIALDIAREN PROGRAMAZIOA


HILAK 7, OSTIRALA

11:00 ORENAK: IBAIBE HI
‘Eskobien Atzetik’- Cia Barré – Antzerki zirkua, euskaraz

18:00-19:00 ORENAK: SANTA TERESA MERKATUA (BI SAIO)
‘El árbol de Hiroshima’- Kabia- Mikro antzerkia, 18 urtetik gora

19:00 ORENAK: XAKE PLAZA
‘Igorlerik gabe’ – Jean Philipe Kikolas Zirku mutua

20:00 ORENAK: IBARRA-KALDU
‘Me gustaría’ - Grupo Adizmi - Gizarte antzerkia
21:00 ORENAK: IBARRA-KALDU
‘Soltarlo al aire’ - Maite Guevara - Clowna, 18 urtetik gora

HILAK 8, LARUNBATA

19:00 ORENAK: XAKE PLAZA
‘La Conga’ - Trapu Zaharra- Familia antzerkia

20:00 ORENAK: IBARRA-KALDU
‘Magia Parrastan’ - Imanol Ituiño - Umeentzako magia, euskaraz

21:30 ORENAK: BAI ANTZERKI ESKOLA
‘Fakiu’ - Atx Teatro- Antzerkia, 18 urtetik gora

HILAK 9, IGANDEA

13:00 ORENAK: BAGATZA PLAZA
‘Dimitri Circus’- El Gran Dimitri- Clowna

Partekatu:
Twitter Facebook