Gobernu-taldeak IMDeko milioi euroren norakoa argitu gabe jarraitzeak EAJ kezkatzen du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Gobernu-taldeak IMDeko milioi euroren norakoa argitu gabe jarraitzeak EAJ kezkatzen du

Gobernu-taldeak IMDeko milioi euroren norakoa argitu gabe jarraitzeak EAJ kezkatzen du

2012/11/02


Euzko Alderdi Jeltzaleak Gobernu sozialistaren taldeak gure auzotarrei azalpen egokiak eskaini ez izatea sentitzen du eta oso larria dela baieztatzen du. Gure auzokideek merezi dute jakitea ea gure Udalak Lasesarreko kiroldegiko kafetegia kudeatzen duen enpresari, ustez milioi bat baino gehiago ordaindu behar zuena kafetegia eta SPAa (orain dela bi urte zabalik egon behar zen SPA berbera) kudeatzeagatik, kantitate hori kobratu dion.

Kontu asko daude argitzeko, eta Gobernu-taldea eta Alkatea planteatutako zalantzak asetzen dituzten erantzunik ez eskaintzea
aukeratzen ari dira. Horregatik, UKE-ren hurrengo batzordean, gure alderdiak eskatuta hamabost egun baino lehen deitu behar dena, azalpen egokiak eskatuko ditugula iragartzen dugu. Bost hilabete igaro dira informazio kezkagarri hau kalera irten zenetik, eta Barakaldoko auzotarrek erantzunak behar dituzte bere dirua nola kudeatzen den jakiteko.

Partekatu:
Twitter Facebook