Giltzarriko gazteek helduengan islatzen duten irudiari buruzko dokumentala egin dute - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Giltzarriko gazteek helduengan islatzen duten irudiari buruzko dokumentala egin dute

Giltzarriko gazteek helduengan islatzen duten irudiari buruzko dokumentala egin dute

2017/03/23


Lan-gaia Giltzarri programaren topaketa batean sortu zen. Topaketan gazteentzat zer zen kezkagarria eztabaidatzen ari zirela, zenbait neska-mutilek helduen munduan gazteei buruz dagoen irudi negatibo orokorra aipatu zuten" azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok.

Gazte barakaldarrek hautematen dutenez, komunikabideak eta gizartea oro har etengabe ari dira gazteriarekin lotutako mezu negatiboak bidaltzen. “Gazteek diotenez, berri negatiboak edo alarma soziala sortzen duten jokaerak baino ez dira nabarmentzen, gutxi batzuen portaerak orokortuz, eta gutxitan aipatzen dira gazteek dituzten trebetasunak, sormenak, lorpenak edota bizitza komunitarioak egiten dituzten ekarpenak” aipatu du Canterok.

Nerabeei eragiten dieten arriskuen aurrean begiak itxi beharrean, Giltzarriko neska-mutilek beraien historia beraien hitzekin kontatzeko eta beraien ikuspegi pertsonal, heterogeneo eta anitzean oinarritutik, benetan nortzuk diren kontatzea erabaki zuten.

Horrela sortu zen `Nolakoak dira eta nola ikusten gaituzte´. Parte-hartzaileek hilabeteak eman dituzte beraien eguneroko bizitzari buruzko (zer diren eta zer egiten duten) bideoetan dokumentatzen, gizartean sumatzen duten irudi negatiboa saihestu eta aldentzen saiatuz. “Ondoren, taldean partekatu zituzten lanak eta, hezitzaile baten laguntzaz, gizartearen aurrean aurkezteko forma ematea erabaki zuten” argitu du zinegotziak.

`Nolakoak dira eta nola ikusten gaituzte´ dokumentalean, neska-mutilek beraiek kontatzen dute prozesu hori, bai eta gazteek duten irudi negatiboaren eragina ere, askotan hazteko oztopo bilatzen diren orokortzeak baitira. “Gazteen aniztasuna eta kezkak ez ezik, gazteek dituzten ahalmenak eta gizartean elkarrekin bizitzeko duten gaitasuna ere erakutsi nahi digute dokumentalean. Azken batean, nolakoak diren eta nola ikusten ditugun” esan du amaitzeko Canterok.

 

Partekatu:
Twitter Facebook