Gida-zakurren egitasmo bat -berria -jarri du abian Barakaldok, indarkeria matxista jasaten duten emakumeei laguntzeko erasotzaileen erasoei aurrea hartzen - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Gida-zakurren egitasmo bat -berria -jarri du abian Barakaldok, indarkeria matxista jasaten duten emakumeei laguntzeko erasotzaileen erasoei aurrea hartzen

Gida-zakurren egitasmo bat -berria -jarri du abian Barakaldok, indarkeria matxista jasaten duten emakumeei laguntzeko erasotzaileen erasoei aurrea hartzen

2021/06/25


Datorren irailaren 15ean jarriko du abian Barakaldok indarkeria matxista jasaten duten emakumeei laguntzeko programa berri bat, gida-zakurren biitartez. Gaur goizean aurkeztu du alkate Amaia del Campok ekimena, Emakume Arloko Rakel Olallarekin batera, eta egitasmoa Clara Campoamor elkarteko buru Blanca Estrella Ruizek taxutu duela gogoratu dute. "Blanca Estrellak programaren berri eman bezain laster hasi ginen lanean, gure helburua indarkeria matxistari aurrea hartzeko eta hura amaitzeko tresnak gehitzea baita, bai eta erasoa jasan dutenei ahalik eta laguntzarik handiena ematea ere. Konpromiso hori genuen hartua 2019tik herritarrekin, eta gaur errealitate bihurtu dugula iragar dezakegu", adierazi du Del Campok.

Erasoei aurrea hartzea da gida-zakurren programaren baliorik behinena. Eta horretarako, laborari motako arraza zakurrak eskainiko zaizkie programan parte hartzen duten emakumeei. "Adierazi digutenaren arabera, trebatutako zakurrekin harremana izateak ez ditu soilik babes edo segurtasun alderdiak hobetzea lortzen, baizik eta on egiten die beste hainbat alorrei ere, hala nola, autoestimuari, konfiantzari, gizarte-harremanei eta erabakiak kontrolatu eta hartzeari. Horrez gainera, indarkeria matxista egoerak bizitu izanak eragindako estresa apaltzen du eta lagun-sare berria sortzen laguntzen du", azaldu du Del Campok.

15.000 euro inbertitu dira programa-pilotu honetan, eta horrela jakingo dugu zer irizten dioten egoera hori bizi duten emakumeek. 3 emakumerekin emango zaio hasiera programari, eta urtebetez egingo dute proba. "Proiektuaren onurak ezagutuko ditugu haien esperientziaren bitartez, bai eta proiektua behin betirako finkatzea merezi duen ere".

Dagoeneko zerbitzu berriaren erabiltzaile izan daitezkeen emakumeak aukeratzeko zereginetan dihardute Emakume Arloko langileek, proiektuaren parte izateko beharkizunak betetzen dituztela egiaztatzeko. Hauek dira bete behar dituzten beharkizunak: indarkeria matxistagatiko kondena-epaia izatea edo Gizarte Zerbitzuek hala aitortu izana, eta proiektua hastean urruntze-agindu bat indarrean izatea.

ERREKUPERAZIO PSIKO-SOZIALA ERE BAI
Ekimenak dirauen bitartean, emakumeek zakur-trebatzaile aditu baten laguntza izango dute prestakuntzan eta entrenamenduan, zakurraren eta jabearen arteko lotura arrakastatsua izan dadin.

Psikologoa ere izango dute. "Esan dudanez, tratu txarrak ematen dituztenen eraso fisikoei aurrea hartzea eta haietatik babestea da proiektu pilotu honen helburua, eta, aldi berean, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen eta adingabeen indarberritze psiko-sozialean laguntzea", azpimarratu du Del Campok.

Udalak, Emakume Arloaren bitartez, hainbat tresna eta zerbitzu jarri ditu indarkeria matxista jasaten duten emakumeen eskura. "Zerbitzu berri hau ¿ alkate gisa, 2019an herritarrekin hartutako konpromisoetako bat ¿ beste guztiei gehitzen zaio gizarte-gaitz honen biktima izan diren emakumeei arreta emateko, eta horrelako erasoei aurrea hartzeko. "Barakaldon ez dugu emakumeenganako indarkeria onartzen.

Eta horregatik jarraituko dugu lanean, udalerriko emakumeen elkarte eta taldeen eta Udalean ordezkaritza duten alderdien eskutik, indarkeria matxistaren aurkako prebentzioaren aldeko borrokan eta horretan hezten, helburu hori denok partekatzen dugulako ", gaineratu du.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

 

Partekatu:
Twitter Facebook