Gerra Zibilean ebakuatutako 3.000 bat neska-mutikoren historia ezagutzeko gonbita egin du Barakaldok - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Gerra Zibilean ebakuatutako 3.000 bat neska-mutikoren historia ezagutzeko gonbita egin du Barakaldok

Gerra Zibilean ebakuatutako 3.000 bat neska-mutikoren historia ezagutzeko gonbita egin du Barakaldok

2017/06/05


Gaur eman dio Barakaldok hasiera ekainean, hiriak ezagututako bonbardaketarik krudelenaren 80. urteurrena gogoratuz, Gerra Zibileko biktimak omentzeko aurreikusi duen jarduera programari. Gaur goizean inauguratu du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-menpekotasunen Prebentzio Arloko zinegotziak Los niños de la guerra cuentan su vida, cuentan su historia erakusketa, eta bertan izan dira Dolores Cabra, Guerra y Exilio elkarteko idazkaria eta Josep Fernández Trabal, Kataluniako Artxibo Nazionaleko Funts Historikoko zuzendaria.

38 roll up-etan errefuxiatutako neska-mutikoen ebakuazioaren eta ontziratzeen (Santurtziko portuan; ontzietako bat, ‘Habana’) argazkiak ikus daitezke, bai eta, zibilen aurkako bonbardaketa bortitzen karietara, beren seme-alabetako batzuk SBEBra bidali zituzten familienak ere. Halaber, jasandako bonbardaketen marrazkiak biltzen dituzten koaderno-orriak eta senideei idatzitako gutunak; ebakuatutako umeei egindako harreraren argazkiak; umeak behar bezala identifikatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako fitxak; harrera-etxeetako umeen bizitza erakusten duten argazkiak: jolasean, gimnasia egiten, logelatan, jantokietan, kirola egiten, eta abar.

"Gatazkaren gogorra eta, familia eta etxea utzita, haurtzaroa eta nerabezaroa galdu zuten neska-mutikoen esperientzien laztasuna erakusten da. Eta hori guztia dago argazkietan islatua; eta, batez ere, beraiek egindako marrazkietan, euren haur-eskuez deskribatu baitzuten, euren modura, bizitako izugarrikeria” azaldu du Canterok.

Gerrako umeek beren larruan bizitako historiak kontatzen dituen katalogora bildutako materiala bistaratu duen erakusketan barrena gidatu dituzte ikusleak Cabra eta Fernández Trabalek.
Erakusketarekin batera dokumentalak emango dira. Horrela, bada, ekainaren 20an, protagonisten bizitza kontatzen duen ‘Los niños de Rusia’ ikustea izango dugu. Ekainaren 28an, berriz, ‘Los niños del Habana’. Ondoren, itzulitakoan eliteko futbolari bihurtu zen Raimundo Pérez Ortiz de Mendíbil ebakuatutako umearen kasuari buruzko mintzaldia.


Arratsaldean, 19:00etan, eskainiko den hitzaldi-solasaldian, Dolores Cabra eta Barakaldoko gerrako ume bat izango dira. Andrea Uña rapsodak errezitatuko ditu Nerudaren `Explico algunas cosas´ bertsoak musikaz lagundurik. Koldobika López Grandoso izango da ekitaldiaren moderatzailea eta Gizarte Integraziorako Zentroko areto nagusian gauzatuko da.

 

Partekatu:
Twitter Facebook