Gazteen jarduerak indartuko ditu Udalak, ordutegi zabalagoak ezarriz eta ekimen berriak abian jarriz - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Gazteen jarduerak indartuko ditu Udalak, ordutegi zabalagoak ezarriz eta ekimen berriak abian jarriz

Gazteen jarduerak indartuko ditu Udalak, ordutegi zabalagoak ezarriz eta ekimen berriak abian jarriz

2018/09/05


Hiriko gazteei zuzendutako jarduera programa berria jarri du martxan Barakaldoko Udalak, ekimen berri-berriekin. Barakaldoko gazte eta nerabeentzako jarduera, baliabide eta programak ugaritu eta hobetzea izan zen 2018-2019ko Partaidetzazko Aurrekontuetako ekimen bozkatuenetako bat, “horregatik, hurrengo hilotan, gazteak zirikatu eta aisia osasungarrian oinarritutako ordezko jarduerak eskainiko dizkieten hainbat ekimen, programa eta jarduera jarriko ditugu martxan”.


Horrelako lehenengo ekimena joan den astelehenean, irailaren 3an, burutu zen: topalekuen ordutegia zabalagoa da ordutik, eta astegun guztietan emango da zerbitzua. Orain arte, irailaren bigarren hamabostaldian hasten zuten jarduera.


Horrez gainera, nerabeentzako prestatutako udal guneetan jarduera eta dinamizazio programa zabala prestatu du Gazteria Arloak. “Alor horretan diharduen hiri aktiboenetakoa gara: Gazte Bulegoak sari ugari jaso ditu; bi topaleku dauzkagu, eta aurki beste bat zabalduko dugu Lurkitzaga kalean; gazte taldeek bete-betean hartzen duten parte Karmenetan... Barakaldarren eskariz orain egitera goazen ahaleginak gure gazteen gustukoak izango direlako ustea dugu".


Jarduerak zapatu arratsaldeetan


Udazken Gaztea da martxan jarriko den jardueretako lehena; zapatu honetan bertan, hain zuzen ere. “35 urtera arteko gazteentzako doako tailerrak dira: asteburuetan edozein gazteren esku ez dauden jarduera eta proposamenak egingo dira” azaldu du Del Campok. “Lagunekin agertu, jende gehiago ezagutu eta ondo pasatzeko plan bikaina”.

Hauek dira tailerrak:


-Irailak 8, zapatua: Errealitate birtualeko betaurrekoen erakusketa eta tailerra Ordua: 17:30 h Lekua: Barakaldoko topalekua (ISZ).


-Irailak 14, ostirala: ikasturte hasierako jai gaztea. Ordua: 19:00 h. Lekua: Gazte Bulegoa (Donibane, 17). 18 – 35 urte bitartekoak.


-Irailak 15, zapatua. Gazte Zumba. Zumba saioa Herriko Plazan. Ordua: 12:00 h


-Iraila 15, tailerra: Perkusio tailerra. Ordua: 19:00 h. Lekua: Anaien parkea.


-Irailak 22, zapatua. Gazte Zumba. Zumba saioa Herriko Plazan: Ordua: 12:00 h


-Irailak 22, zapatua: Urban Dance tailerra, Marta Casasek emana. Ordua: 17:30 h. Lekua: Barakaldoko topalekua (ISZ)


Ez da aurreizen-ematerik egin behar, eta edonork har dezake parte tailerretan, baina talde-kopurua mugatua da.

 

Partekatu:
Twitter Facebook