Barakaldoko Gazte Bulegoan martxoaren 15ean, astezkenean, Ponte en mi lugar, la decisión de una mujer maltratada liburua aurkeztuko da. 10 urtez bere senarrarengandik indarkeria psikologikoa eta fisikoa jaso izan duen emakume bati buruzko kontakizuna da. Teresa Yusta barakaldarrak bizipen hauek liburu batean irudikatu ditu, Amaia del Campok, Barakaldoko alkateak, aurkeztuko duena San Juan kaleko lokalean 18:30ean.
Barakaldoko Udala martxoaren hasieran hasi zen gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzen Emakumearen Nazioarteko Egunaren programazioaren bidez. Ekimen hau ondoren sortu da, Clara Campoamor elkartearen bidez.
Hau izango da Euskadin egingo den liburuaren lehenengo aurkezpena. ¨Teresa Barakaldon jaio zen, nahiz eta urte askotan Portugaleten bizi. Hau oso aukera ona da udalerriarentzat ikusgai egiteko indarkeriaren gaitzaren benetako istorioa. Aukera bat da erakusteko egoera hauekin bukatu nahi duten emakumeek ematen dituzten pausoak; eta aukera bat da ere Udalak errealitate sozial hau erabat gaitzesteko¨, ziurtatu du Del Campok.
Ekitaldia Gazte Bulegoan antolatu da, liburua aurkezteaz gain, hezkuntza-jarduera bat izateko udal zerbitzu horretara doazen gazteentzat.
Zentzu honetan, Barakaldoko gazte talde bat pasadan astetik dabil lanean Teresa Yustaren liburuaren gaian. Liburuak Olivia Rocaren istorioa kontatzen du, goitizen baten atzean ezkutatzen dena bere seme-alabek hala eskatuta. ¨Liburuak tratu txarrez, umiliazioez, eta abarrez betetako urteak laburtzen ditu, baina emakume honek aurrera egiteko, eta zoriontsu izateko eta zerotik hasteko aukera bilatzeko indarra eta esfortzua erakusten du¨, azaldu du alkateak.
Jada inolako tolerantziarik ez ematearen gaia jada landu duten gazteek, bideo bat eginez, aurkezpenera eramango dituzte gai hau lantzean sortu zaizkien galderak, egileari planteatuko dizkiotenak eztabaida sortzeko.
Teresa Yusta Kazetaritzan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Informazio Zientzien Fakultatean. Cadena Seren, Euskadi Irratian eta TVEn lan egin du, besteak beste. Olivia Roca ezagutu zuen irratian antolatzen zituen solasaldien bidez, eta hortik sortu zen Ponte en mi lugar liburua.
Partekatu: