Garoņako zentral nuklearra berrirekitzeko baimena ematearen kontra azaldu da Barakaldo - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Garoņako zentral nuklearra berrirekitzeko baimena ematearen kontra azaldu da Barakaldo

Garoņako zentral nuklearra berrirekitzeko baimena ematearen kontra azaldu da Barakaldo

2017/02/20


Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra berrirekitzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluak emandako baimenaren aurka azaldu da Barakaldoko Udala. Bozeramaileen Batzordeak zentralaren behin betiko itxiera eta instalazioen eraispena eskatzeko adierazpen instituzionala onartu du gaur goizean egindako bileran.


Irabazi alderdiak egindako proposamena indartzeko, Udalak testu instituzionala erantsi, eta Energia Ministerioari zentral nuklearra berreraikitzeko baimenari ezezkoa eman diezaiola ere eskatu du.
Erreaktorea diseinatu zenean, 40 urteko bizitza baliagarria eman zitzaion eta 2011n amaitu zen, beraz, 60 urtera arte luzatzeko planteamendua "inguruko ehunka milaka lagunentzako arriskua dakarren arduragabekeria da” hori da gaur goizean onartutako testuak dioena.


EAJ-PNA, PSE, EH Bildu eta Irabazi alderdien aldeko botoekin, Udalak otsailaren 2an Eusko Legebiltzarrean onartutako akordioarekiko atxikimendua ere adierazi du. Legebiltzarreko alderdi politiko guztiek, Alderdi Popularrak izan ezik, onartu zuten zentral nuklearraren behin betiko itxiera eskatzeko akordioa.

 

Partekatu:
Twitter Facebook