Frankismoaren krimenen aurkako kereilarako Euskal Plataformak aurkeztutako mozioari babesa - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Frankismoaren krimenen aurkako kereilarako Euskal Plataformak aurkeztutako mozioari babesa

Frankismoaren krimenen aurkako kereilarako Euskal Plataformak aurkeztutako mozioari babesa

2013/06/28


Atzo, 2013ko ekainaren 27an, Barakaldoko osoko bilkuran Frankismoaren krimenen aurkako Euskal Plataformak aurkestutako mozioa tratatu zen. Alderdi politiko guztiok mozio honi babesa eman genion, PPk izan ezik.

Mozioak epaile argentinarrari aurkeztu dioten kereila babesten du garai frankistan zehar egindako genozidio eta gizadiaren kontrako krimenen eragileak auzipetzeko.

EAJ-PNVk bere sinadurarekin mozioa babesten du eta aldi berean, biktima guztiei erreparazio egiteko beharra justifikatzen du, justiziagatik den erreparazioa, eragileek inoiz ez dutelako barkamenik eskatu.

Partekatu:
Twitter Facebook