FRAKING EZ, IKERKUNTZA BAI - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > FRAKING EZ, IKERKUNTZA BAI

FRAKING EZ, IKERKUNTZA BAI

2014/07/29


Beste behin frakingi buruz hitz egin dugu osoko bilkuran, eta beste behin EAJren ikuspuntua asaltzen saiatu dugu: EAJ ingurumenerako kaltegarria den edozein teknikaren kontra dago. Gaur egungo gasa ustiatzeko fraking teknikak ez du bermatzen ingurumenerako segurtasuna, horregatik EAJ teknika honen kontra dago.

Orduan, zergatik abstenitu egin gara Bilduk aurkeztutako fraking mozioan? Mozioi honek frakingen kontra egoteaz gain, ikerkuntzaren kontra ere badagoelako. Gu, aldiz, ikerkuntzaren alde gaude, gure ustez ikerkuntza oso garrantzitsua da estrategoki eta ez dugu murriztu behar; hori dela eta, ezin izan diogu aldeko botoa eman mozioi honi.

Eusko Jaurlaritzak gas natural ez konbentzional-hobiak arakatzeko eta ikertzeko baimenak eman ditu. Batzuk arakatze teknika horiek ingurumenerako kaltegarriak diren beldur dira; baina ez da horrelakoa, emandako baimenek ez dute behartzen ingurumenerako kaltegaria izan den teknikarik. Eta hori bermatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legea aldatu da. Bere 17. artikulua adierazten duenez:

“Natura gune babestuen mugetan eta horien eragin eremuetan ezin izango dira zaindu nahi diren ingurune-balioekin bateraezinak diren meatzaritzako erauzte-jarduerak egin”

EAJk ez du babesten ingurumenarekin errespetuz jokatzen ez duen proiekturik. Baina ikerkuntza bai, babesten du.

Partekatu:
Twitter Facebook