Foru Aldundiak Barakaldoko Udalarekin Lutxanako tunelak saihesteko pasabidea eraikitzeko hitzarmena gauzatzen du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Foru Aldundiak Barakaldoko Udalarekin Lutxanako tunelak saihesteko pasabidea eraikitzeko hitzarmena gauzatzen du

Foru Aldundiak Barakaldoko Udalarekin Lutxanako tunelak saihesteko pasabidea eraikitzeko hitzarmena gauzatzen du

2013/07/02


Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du Barakaldoko Udalarekin Lutxanako tunelen alternatiba izango den pasabidea egiteko. Horrela Aldundiak Barakaldo biztanleekin hartutako konpromisoa beteko du; hain zuzen ere, 100.000 euro eman dizkio Udalari pasabidea egiteko obrak finantzatzeko eta 80 metroko tartea laga dio N-637 errepidetik Florida kalera doan irtenbidean oinezkoentzako bidea sortzeko eta semaforo bat jartzeko.

Hitzarmena urtebete barru berrikusiko da; aldi horretan Udalari lagatako tartean egingo den oinezkoentzako pasabide semaforodunaren segurtasuna eta funtzionaltasuna aztertuko dira.

 

Partekatu:
Twitter Facebook