Barakaldoko Udalak Hazten eta Hezten familia-programa berria jarri du abian, 0 eta 12 urte bitarteko haurrekin aisialdiaz gozatzeko eta euskara erabiliz egiteko. Proiektua datorren asteartean, hilak 27, jarriko da martxan, eta asteartero martxora arte iraungo du. Adin ezberdinetan familiak berak izango dira dinamikak lantzeko materialak eskura izango dituztenak, monitore baten gidaritzapean.
Irakurketa-guneak, filmak ikusteko guneak, eskulan-tailerrak, mahai-jokoak, Snoezelen, chill out gunea... programatuko dira. "Lehenengo egunetik, familiek aukeratu ahal izango dute zer ekintza egin nahi dituzten. Hala, begiraleak baliabide eta proposamen ludikoak jarriko ditu eskura, nahi duten bezala jolasteko ", azaldu du Iratxe Foces Udaleko Euskara zinegotziak, Eider Zenarruzabeitia Hala Dzipoko kidearekin batera. "Programa honekin gure helburua familientzako espazioa sortzea da, seme-alabekin, haurtxoekin edo nerabeekin, aisialdiko uneak partekatu ahal izateko. Eta gainera, euskaraz egitea nahi dugu, bakoitzak duen mailarekin. Talde bakoitzean euskararen ezagutza-maila desberdinak daudenez, gurasoek hizkuntza finkatu edo indartu ahal izango dute, beren seme-alabekin partekatzen duten bitartean", azaldu du Focesek.
Izen-emateak zabalik daude jada, eta Udaleko Euskara Zerbitzuaren bidez egin daitezke.
Programazioa:
(ITURRIA: Barakaldoko Udala)
Partekatu: