Eztabaidak beldurra emanten dion galdetu dio EAJ-PNVk alkateari, politika orokorrari buruzko osoko bilkura deitu gabe jarraitzen baitu - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Eztabaidak beldurra emanten dion galdetu dio EAJ-PNVk alkateari, politika orokorrari buruzko osoko bilkura deitu gabe jarraitzen baitu

Eztabaidak beldurra emanten dion galdetu dio EAJ-PNVk alkateari, politika orokorrari buruzko osoko bilkura deitu gabe jarraitzen baitu

2014/01/31


Atzoko osoko bilkuran Barakaldoko alkatea agerian geratu zen aurreko alkatearen estilo berbera jarraitzen duela, hots, osoko bilkurak hartutako akordioak bete gabe. Euzko Alderdi Jeltzaleak alkateari gogoratu zion politika orokorrari buruzko osoko bilkura deitu gabe jarraitzen duela.

EAJ-PNVren ekimen hau 2012ko uztailaren osoko bilkuran aurkeztu eta onartu zen. Momentu hartan, Tontxu Rodríguez alkatea zen, eta osoko bilkurak demokratikoki onartutakoa ez betetzea erabaki zuen. Beraz, EAJ-PNVk pasa den azaroan proposamen hau berriro aurkeztu zuen, alkate berriak proposamen hau babesteko eta osoko bilkuraren erabakia errespetatzeko itxaropenarekin.

Une horretan, alderdi guztien babesarekin mozioa onartu zen, PSErena izan ezik. Eta oraingo alkateak, aurrekoak bezala, ez duela osoko bilkurak erabakitakoa betetzea pentsatzen ematen du.

Ekimen honen helburua gardentasuna lortzea da. Gobernu taldeak egiten diren galderak erantzuten saiatzen da. Urtean zehar gertatu diren gai garrantzitsuenak eztabaidatu nahi ditugu. Osoko bilkurak gure auzokideen aurrean hartutako konpromisoak bete dituzten aztertu nahi dugu.

 

Partekatu:
Twitter Facebook