EAJ-PNVk publikoki esan du gas-ustiapenaren alde ez dela agertuko ingurumenaren ziurtasunerako erabateko bermeak eskaintzen dituen teknika egon arte. Fracking teknikak, gaur egun erabiltzen den bezala, ez ditu berme hauek eskaintzen. Beraz, EAJ-PNVk ez du babestuko. Jarrera hau hitzekin eta ekintzekin mantendu dugu, 2013/10/10an ingurumenari kalte egiten dioten jarduera, erabilera eta teknikak egitea ekiditeko EAEko Natura Babesteko Legea aldatu baitzuen.
Partekatu: