Eusko Jaurlaritzak irailean Pormetxetako 59 etxebizitzetako bat alokatzeko aukera izateko epea irekiko du. - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Eusko Jaurlaritzak irailean Pormetxetako 59 etxebizitzetako bat alokatzeko aukera izateko epea irekiko du.

Eusko Jaurlaritzak irailean Pormetxetako 59 etxebizitzetako bat alokatzeko aukera izateko epea irekiko du.

2013/08/02


59 etxebizitza sozialetik, etxebizitza horietako 3, bi logelakoak, mugikortasun mugatu iraunkorra duten pertsonentzat egokituta daude. Gainontzeko etxebizitzak honelakoak dira: 9 etxebizitza logela bakarrekoak, 30 etxebizitza bi logelakoak dira eta 17 etxebizitza hiru logelakoak.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 30ean irekiko da eta urriaren 14an bukatuko da. Eskatzaileen baldintzetariko bat da hurrengo jaberen bat EAEan erroldatuta egotea. Halaber, egiaztatu beharko da 2011. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ez direla 3.000 euro baino txikiagoak, ezta 25.000 euro baino handiagoak ere. Mugikortasun mugatua edo desgaitasun psikikoa izanez gero, ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea.

 

Partekatu:
Twitter Facebook