Euskara ez dugu politika armatzat erabiliko.Horretarako badaude prest beste batzuk. - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Euskara ez dugu politika armatzat erabiliko.Horretarako badaude prest beste batzuk.

Euskara ez dugu politika armatzat erabiliko.Horretarako badaude prest beste batzuk.

2015/05/02


Pasa den ostegunean, apirilak 30, legeldiaren azken udalbatza ospatu genuen Barakaldon, eta han tratatu ziren ekimen gehienak ez ziren Udalaren eskumenekoak. Are gehiago, kasu batzuetan behin baino gehiagotan eztabadaitu ditugu.

Madrileko Gobernuari eskatu genion unibertsitate ikasketen araudiaren aldaketa jasotzen duen dekretua indargabetzea. Erreforma hau egin da Bolonia Planaren ezarpenari dagokion ebaluaziorik egin gabe eta unibertsitateko komunitatearen irizpidearen kontra. BEZ-Kultural ari buruz hitz egin genuen berriro (iaz ere hitz egin genuen hortaz), eta berriro ere azaldu genuen BEZ-Kultural bidezkoagoa eskatzea beharrezkoa zela, eta ez orain arte dugun luxuzkoa.

Madriletik Gazteiza abiatu ginen eta Eusko Jaurlaritzari eskatu genion kanpaina eraginkorra burutzea onuradunek ondo jakin dezaten agindutako tratamendu medikuei atxikidura errazteko laguntzak non eska daitezkeen (gai honi buruzko proposamen bat eztabaidatu zen Eusko Lege Biltzarrean iaz, eta hor izan ziren Alderdi guztiek proposamen honen alde bozkatu zuten).

Aurreko guztia aintzat hartuta, agerian dago gai gutxi izan zirela Barakaldoko Udal Batzaren eskumenak zirenak. Bata izan zen Euskararen Aholku Batzordearen araudiaren onarpena. Eusko Alderdi Jeltzalea beti egon gara eta egongo gara euskara sustatzeko politiken alde, ahalik eta adostasun zabalenean. Eta,politikagintzaren eremutik atera gabe, guztiz Garbi dugu guk ez dugula euskara sekula erabiliko abantaila politikorik ateratzeko eta ere ez dugula politika armatzat erabiliko. Horretarako badaude prest beste batzuk.

Partekatu:
Twitter Facebook