Euskaltegiko estatutu berriek zuzendariaren izendapen askearen ordez meritu lehiaketa bidezkoa hobetsi dute - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Euskaltegiko estatutu berriek zuzendariaren izendapen askearen ordez meritu lehiaketa bidezkoa hobetsi dute

Euskaltegiko estatutu berriek zuzendariaren izendapen askearen ordez meritu lehiaketa bidezkoa hobetsi dute

2017/01/27


Barakaldoko Udal Euskaltegiko estatutu berriek atzoko Udalbatzaren oniritzia jaso dute. Araubide berriaren arabera, erakundeko autonomoko langileak zuzendaritza kontseiluetako bilkuretan egon ahal izango dira. “2015ean proposatu zuen hori gobernu taldeak, Udalaren gardentasuna eta kontu ematea bermatzeko baltzu eta erakunde autonomoetako langileen aurrean” gogorarazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok. Barakaldoko PSEren aurkako botoez soilik atera ziren aurrera Euskaltegiko estatutu berriak. Nobedadea,.zuzendaritzaren izendapena askea izan beharrean meritu lehiaketa bidez egitea.


Euskaltegia izan zen 2015eko kontseiluan langileen ordezkari bat sartzea onartu zuen lehenengo udal erakundea. 2016ko lehenengo egunetatik hasi zen langileen ordezkaria batzarretara joaten, eta, orain, estatutuetan jasota geratu da eskubidea, eta, bide batez, beste aldaketa batzuk egin dira.


Horien artean, zuzendaritzaren aukeraketari dagokion aldaketa esanguratsua. Orain arte, Alkateak izendatzen zuen zuzendaria, eta izendapena askea zen. “Prozesua gardenagoa izan dadin, zuzendaria aukeratu beharra dagoenean, meritu lehiaketa egingo da Barakaldokoan nahiz beste euskaltegi batean eskolak ematen diharduten eta gutxienez bi urteko antzinatasuna dutenen artean” azaldu du Del Campok.

 

Partekatu:
Twitter Facebook