Euskal Argazkilari Sortuberrien II. Lehiaketarako deialdia egin du BAFFESTek - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Euskal Argazkilari Sortuberrien II. Lehiaketarako deialdia egin du BAFFESTek

Euskal Argazkilari Sortuberrien II. Lehiaketarako deialdia egin du BAFFESTek

2017/03/02


Barakaldoko Udalak eta Fotopop produktoreak egin dute Euskal Argazkilari Sortuberrien II. Lehiaketarako hautagaitzak aurkezteko deialdia, Euskadin jaio nahiz bizi diren emakumeei zuzendua. II. Barakaldo Foto Festival BAFFEST ekimenaren barruan sartuta dago lehiaketa, eta datorren ekainaren 1etik 21ra egingo da.


Argazkiak eta Kulturak bat egiten dute BAFFESTen. Aurten, berriz ere jarriko du ekimenak Barakaldo kultur mapan, hitzaldi, lantegi, kalean egingo diren formatu handiko erakusketa eta edonori zuzendutako jarduera ugarirekin. Kultura eta Euskara Arloko zinegotzi Nerea Canterok adierazi du Barakaldok “kalitatezko kultur programa baten alde egin duela apustu, hiriak ohikoa ez den arlo erakargarri batean - kalean, alegia - kulturaz goza dezan. ‘Aparteko ibilbideak’ programaren barruan dago sartuta aurtengoa: Europak finantzatutako egitasmo honetan, Udalak beste euskal hiri batzuekin bai eta hiri frantziar eta katalanekin batera hartzen du parte.


Lehiaketak argazki-sormena bultzatu eta agerian jartzea du helburu. Euskadin jaio edo bizi diren egile adinez nagusiak eman dezakete izena, beren ibilbide artistiko eta profesionala finkatua ez baldin badute. 10 argazki garaikide bidali beharko dituzte, edo, bestela, obra azaltzeko testua erantsirik duen dokumental bat eta biografia bat. Lanak onartzeko azken eguna, 2017ko martxoaren 30a.


Argazkilaritzaren arloko profesionalez osatutako epaimahai batek 5 argazki aukeratuko ditu, eta horiek hartuko dute parte lehiaketaren azken fasean, beren lanak kalean erakutsiz. Irabazleak BAFFEST 2018n hartuko du parte, atal nagusiko argazkilari gonbidatu gisa.


Fotopopeko David De Harok ohartarazi du “oso aukera egokia dela nork bere burua aditzera emateko eta lanak erakusteko. Bere harea alea jarri nahi du BAFFESTek, eta egile sortuberrien plataforma izan nahiko luke. http://baffest.com/certamen helbidean irakur daitezke oinarriak
Barakaldoko Udalak sustatutako BAFFEST hiri-jaialdiak 6 gunetan ikusgai jarriko ditu zortzi emakume argazkilariren lanak, bi ataletan banatuta: atal nagusia eta lehiaketa atala. Aurten, 2016an irabazi zuen Helena Goñiren obra izango da atal nagusian.

 

Partekatu:
Twitter Facebook