Errekatxok meatze-iragana omenduko du asteburu honetan Santa Barbara jaiarekin - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Errekatxok meatze-iragana omenduko du asteburu honetan Santa Barbara jaiarekin

Errekatxok meatze-iragana omenduko du asteburu honetan Santa Barbara jaiarekin

2016/11/29


Errekatxo jai giroan murgilduko da berriro asteburu honetan. Barakaldoko Udalak, Roke Deunaren Gereziak elkartearekin batera, jai egun bi antolatu ditu eta alde horretako meatze-iragana omentzeko meatzarien zaindari Santa Barbara eguna ospatuko du. Artisautza azoka, babarrun-jana, umeentzako tailerrak...

Barakaldoko auzo honek meatzetan jardun zutenak gogorarazten dituen bigarren urtea da aurtengoa. "Auzoak ingurune hori dinamizatzea eta Barakaldoko gune naturalak hedatzea du helburu, inguruko memoria historikoa nabarmenduz" azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok.

Errekatxoko kultur elkarteak meatze-ibilbidea prestatu du larunbaterako, abenduak 3; auzoko meatze ustiapenaren hondarretan barrena ibilbidea "meatzaritzaren garrantzia, bai eta orografian izandako eragina ere ezagutzeko" azpimarratu du Canterok. Ibilbidea Errekatxo plazatik abiatuko da goizeko 10:00etan eta 120 minutukoa (gutxi gorabehera) izango da.

Indarrak berritzeko, babarrun-lehiaketa (babarrun gorriak, txorizoa, odolostea, saiheskia eta urdaia) egingo da Errekatxo plazan. Gastronomia-lehiaketa goizeko 9:00etan hasiko da eta izen-emateak 12:30era arte egin daitezke. Aurkezpenari dagokionez, putxeran edo lapikoan egin daiteke 14:00etatik 14:30era bitartean.

Santa Barbara jaiaren egun nagusia igandea izango da, abenduak 4, goizeko 10:00etatik aurrera. Ordu horretan hasiko da artisautza azoka. Ordu erdi beranduago, umeentzako tailerrak egongo dira, eta, 11:00etan, `burdina forjatua¿ erakusteko tailerra.

11:30ean, meatze jokoak hasiko dira, meatzetako herri kirol tradizionaletan oinarritutako kirol egokituak. Aurten ere, iaz bezala, Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroak bat egingo du ospakizunarekin eta urtarrilaren 3ra arte ikusgai egongo den Javi Gustran-en `Egurrezko Eskulturak¿ erakusketa inauguratu du.

Eguerdian, 13:30ean, herri kirolen erakustaldian honako hauek ikus daitezke: lasto altxatzea, txingak, orga, jokoa eta ingudea. `Lurreko¿ trikitixa taldearen soinua goiz osoan izango dugu lagun.

"Errekatxoko Santa Barbara jaiaren ospakizunak gero eta jarraitzaile eta ekitaldi gehiago ditu. Aurten jarduera berriak gehitu dira eta asteburu osoan jai giroan murgildurik egongo da auzoa, beraz, ez dugu ahaztu behar ostalaritzarako ere oso garrantzitsua dela" adierazi du Canterok. "Helburua jai hau Gereziaren Jaia bezala tradiziozko ospakizun bihurtzea da barakaldarrentzat" esan du zinegotziak.

Partekatu:
Twitter Facebook