Erregimen autoritarioa Barakaldon ala Venezuelan? - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Erregimen autoritarioa Barakaldon ala Venezuelan?

Erregimen autoritarioa Barakaldon ala Venezuelan?

2015/05/02


Legealdi honetako azken osoko bilkura zen pasa den astekoa, eta bukaera esanguratsua izan genuen: gai-zerrendan Barakaldoko gairik ez, gero alkateak ikusleak osoko bilkuratik bota zituzten, geroago PPko zinegotziak joan ziren eta azkenik Bildukoak ere aretoa abandonatu ziren.

Barakaldori buruz hitz egin beharrean alkateak Venezuelaz hitz egitea nahiago zuen. PSOEk arkeztutako eskariaren arabera Venezuelan arazo ugari egoten dira, baina hemen, Barakaldon, arazo asko ere badaude. Orain dela aste batzuk esate baterako, udalak gaizki jarritako semaforoak istripu eragin zuen Urbanen. EAJk mozioi bat aurkeztu zuen arazo hau konpontzeko eta istripu gehiago sahiesteko. Zoritxarrez alkateak ez zuen nahi horretaz hitz egin; eta nik neure buruari galdetzen diot: zergatik aurketzen da hautagai Barakaldoz hitz egin nahi ez badu?

PSOEk bere mozioan Venezuelako egoera Erregimen Autoritarioarekin alderatu zuen, baina antza denez, ez dira Barakaldoko egoeraz jabetzen. Hemengo Osoko Bilkuran botoen %68 aldekoak izanik, proposamen batzuk atzera bota dituzte maiz, alkatearen nahiak ezarrita. Ez da hori jokaera autoritarioa?

Espero dugu pasa den astekoa alkate honekin azken Osoko Bilkura izan dadila. Barakaldok aldaketa behar du. Amaia, zure zain gaude 

Partekatu:
Twitter Facebook