Goizean egin ohi zen erregeen harrera bertan behera utzi da eta 21 txanda antolatu dira ¿10:00etatik 16:40ra¿, haurrek Errege Magoak agurtzeko aukera izan dezaten, segurtasun-distantzia mantenduz betiere. Txandetarako sarrerak online eskuratu ahalko dira Udalaren webgunean, urtarrilaren 3ko (astelehena) 9:00etatik aurrera.
Ekialdeko Errege Magoak Barakaldora iritsiko dira datorren urtarrilaren 5ean, aurten bai, hiriko haurrekin elkartzeko. Barakaldotik igaro ohi den ibilaldi tradizionala formatu txikiko antzerki-topaketa batengatik ordezkatu zenetik urtebete igaro ostean, aurten Udalak ibilbidea egokitu du pertsona-pilaketak ahalik eta gehien saihestu ahal izateko. Hala, Olentzerok pasa den astean utzi zuen arrastoari jarraikiz, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Barakaldoko kaleetan zehar egingo den ibilbide hirukoiztura batuko dira, Koronabirusaren hedapenaren aurrean modurik seguruenean ahalik eta pertsona gehiengana iristeko xedearekin. Horrela, Erregeen ibilaldia ordu batekoa izatetik 2 ordukoa izatera igaroko da, eta 18:30ean hasiko da Biltegi Orokorretan.
Hala, aurreikusitako programazioa aldatu egin da eta bertan parte hartu nahi duten guztientzako seguruak izan daitezkeen ekitaldiak programatu dira. Ildo horretatik, Errege Magoei urtarrilaren 5eko goizean zehar egin ohi zaien harrera bertan behera utzi da eta txandengatik ordezkatu da; bertan, haurrez osatutako 21 talde Karpa Magikora sartu ahalko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar agurtzera eta beren desirak jasotzen dituzten gutunak ematera. 21 txandetako baten parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da Udalaren webgunean datorren urtarrilaren 3ko (astelehena) 9:00etatik aurrera online eskuratu ahalko diren sarreretako bat izatea. "Badakigu Erregeak agurtzea oso garrantzitsua dela txikienentzat eta horregatik handitu dugu txanda-kopurua Olentzeroren bisitarekin alderatuta; horrela, ahalik eta haur gehien hartzeko xedearekin, beharrezko segurtasun-neurri guztiak mantenduz betiere", adierazi du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak. Karpara sartzeko sarrera bakoitzak heldu bat hiru adingaberekin sartzeko aukera ematen du. Sartzeko, helduak Covid pasaportea eta bere NANa erakutsi beharko ditu. Horrez gain, 6 urtetik gorakoek maskara erabili beharko dute eta oso gomendagarria da sei urtetik beherakoentzat ere.
DESFILE LUZEAGO BAT KALE ZABALAGOETATIK
Errege Magoen desfilea 18:30ean hasiko da San Bizente Plazan eta Gernikako Arbola, Askatasunaren Etorbidea eta A. Miranda Etorbidea zeharkatuko ditu. "Olentzerok bezala, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek ibilbidearen luzera hirukoiztu dute Barakaldoko familiek Errege Magoak ohikoa baino espazio askoz gehiagorekin ikusteko aukera izan dezaten", azaldu du Canterok. "Desfileari ahalik eta segurtasun gehien emateko, Udaletik familiei eskatu nahi diegu saihestu ditzatela lekurik jendetsuenak eta bete ditzatela jende-pilaketarik ez dagoen lekuak, segurtasun-neurriak mantenduz eta maskara erabiliz, izan ere, gaur egun derrigorrezkoa da kanpoko espazioetan ere. Ibilbidea luzea da, eta Olentzeroren kalejiran egiaztatu ahal izan genuen bezala, denei Magoak arazo barik ikusteko aukera eskaintzen die", azpimarratu du. "Horregatik eskatzen dugu jarrera pasa den abenduaren 24an ikusi genuena bezain ona izan dadila. Guztion laguntzarekin, gure haurrentzat hain garrantzitsua den ekitaldia mantentzea lortuko dugu, barakaldarrentzat ongizaterik handiena bermatuz", adierazi du zinegotziak.
Kontsumo baxuko led-argiztapen berria, Gabonetako apaingarrietan erabili ohi dena, Erregeen ohiko desfilearen protagonista izango da, magia eta dinamismo gehiago eskainiko duten bi kalejira argitsurekin. Lehenengoa, lau metroko altuera duten eta led argiekin argiztatuta dauden lau hartz polarrez eta bi adarbakarrez osatutako kalejira ikusgarri bat. Bigarrena, kalejira ikusgarri eta dibertigarria da; armiarma, barraskilo eta zizare itxurako hiru puzgarri argiztaturekin osatua, txikienek gozatu dezaten.
300 pertsonak baino gehiagok hartuko dute parte arratsalde honetan Ekialdeko Errege Magoek Barakaldotik zehar egingo duten desfilean. Erregeekin batera, zuzi-eusleak, banderadunak, pajeak, musikariak eta sorpresa gehiago izango dira.
GABONETAN JAIO DEN LEHENENGO UMEARI OTZARA EMATEKO EKITALDIA
Barakaldon tradizioak ezartzen duen bezala, Karpa Magikoan industria-udalerri honetan Gabonetan jaiotako lehenengo umeari otzara bat emateko ekitaldia egingo da. Otzara Codisfiba Barakaldon desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeak eman du dohaintzan. Talde horretako kideek eskuz egin dute familia alaiari eman zaion opariaren zati handi bat. Otzara emateko ekitaldian Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoek ere hartuko dute parte, eta ekitaldiaren ostean Udalaren webgunearen bidez beren sarrera eskuratu duten haurrak agurtzen hasiko dira.
(ITURRIA: Barakaldoko Udala)
Partekatu: