Erantzukizunez jokatu behar dugu eta gure auzotarren ongizatea aurretik jarri behar dugu, Amaia del Campok dio. - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Erantzukizunez jokatu behar dugu eta gure auzotarren ongizatea aurretik jarri behar dugu, Amaia del Campok dio.

Erantzukizunez jokatu behar dugu eta gure auzotarren ongizatea aurretik jarri behar dugu, Amaia del Campok dio.

2013/05/31


Atzo gobernu taldeak aurkeztutako kreditu gehigarriaren onespenerako Euzko Alderdi Jeltzalearen botoak ezinbesteko frogatu ziren. EAJ-PNVk bere babesa eskaini zion, zeren eta ez zaio iruditzen zilegi Udalak 2013rako udal-aurrekontua ez edukitzeagatik, gure auzotarrek horren ondorioak pairatu ahal izatea edo sufritu behar izatea.

Gure auzotarrak zigortzen arituko ginateke kreditu gehigarria onartu izan ez bagenu, zeren eta gure udalak Barakaldo hobetzeko inbertsio desberdinak egiteko gai ez dela ikusiko lukete. Halaber, gure auzotarrek maiz erabilitako zerbitzuak arriskuan jartzen arituko ginateke. Esaterako, Barakaldoko antzokiak edota UKEk eskainitako zerbitzuak.

Barakaldarrek udaletik jaramon egin eta kalitatezko zerbitzu batzuk eskaini diezaiegula behar dute. Hori dela eta, EAJ-PNVk liskar politikoetarako garaia ez dela ulertzen du. Hau da, guk, alderdiok, erantzukizunez jokatu behar dugula eta gure auzotarren ongizatea aurretik jarri behar dugula.

Partekatu:
Twitter Facebook