Emakumearen Nazioarteko Egunaren ekitaldien artean, Barakaldok berdintasunaren aldeko laugarren martxa antolatu du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Emakumearen Nazioarteko Egunaren ekitaldien artean, Barakaldok berdintasunaren aldeko laugarren martxa antolatu du

Emakumearen Nazioarteko Egunaren ekitaldien artean, Barakaldok berdintasunaren aldeko laugarren martxa antolatu du

2018/02/26


Berdintasuna da helmuga goiburupean irtengo dira martxoaren 10ean, larunbata, Barakaldoko emakumeak kalera berdintasunaren aldeko IV. Martxan. Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, antolatutako 20 bat ekimenen artean dago laugarren urtez egingo den martxa.

Aurten Artea eta Emakumea gaiak aukeratu dira emakumearen papera eta lana ikusarazteko. Horregatik, Sandra Erre artista barakaldarrak diseinatu du aurtengo kanpainaren irudia. “Artistak morez jantzitako emakume borrokalari baten irudian gauzatu du bere arte ezaugarria. Karteletan ez ezik, berdintasunaren aldeko martxan parte hartuko dugun guztiok jantzita eramango dugun kamisetetan ere ikusi ahal izango dugu irudia” azaldu du Olallak.

Programazioaren barruan, martxoaren 2tik 25era bitartean egingo diren 25 jarduera daude. Datorren ostegunean, martxoak 2, izango dugu programako lehen jarduera Gurutzetako Zentro Zibikoan: Emakumea eta kirola – Mujer y deporte erakusketa. Martxoaren 16ra arte egongo da ikusgai.

Larunbatean, martxoak 3, Ondina Glups antzezlana dago programatuta, familia osoarentzako antzerki beltza, 17:00etatik 18:30era. Egun berean, Lourdes Puertas Gómezen Nos_Otras erakusketa zabalduko da Clara Campoamor zentroan. Erakusketa martxoaren 17ra arte ikus daiteke.

Astelehenean, martxoak 5, Clara Campoamor-en historiaren aztarnari jarraitu ekimenaren bitartez, Clara Campoamor emakume idazle, politikari eta emakumearen eskubideen defendatzailearen historia ezagutuko dugu. 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era arteko saioak egingo dira. Denboraren Bankuak antolatutako ekimena da.

17:00etan, Lutxanako emakume elkarteak (Artzain Ona kalea) antolatutako autoestimu tailerra egingo da.

18:00etan, Trece Rosas Rojas elkarteak antolatutako Concepción Arenal, visitadora de cárceles ikusteko aukera izango dugu. Derandein Fundazioak Afrika emakume izena da erakusketa jarriko du martxoaren 5ean, Gazte Bulegoan.

Martxoaren 6an, honako hitzaldi hau izango dugu: El proyecto de igualdad de géneros desde la red museística. Premio Internacional Ibermuseos 2017: Oficio de palabreras. “Lugoko Diputazioko museoen sareko arduradun Encarna Lagok emango du hitzaldia Barakaldo Antzokian, 19:00etan” azaldu du Olallak.

Martxoaren 7an, asteazkena, Empoderamiento, Liderazko e Inteligencia Emocional tailerra egingo da Gazte Bulegoan. Gainera, Idoia Postigo barakaldarraren Nadie lo hará por ti izeneko liburuaren aurkezpena egingo da eta 50 primaveras filma ikusteko aukera egongo da Barakaldo Antzokian.

EMAKUMEEN ELKARTEEN HERRI BAZKARIA

Martxoaren 8an, manifestua irakurriko da Herriko Plazan BAI Antzerki Eskolaren laguntzaz. 14:30ean, hiriko emakumeen elkarteek herri bazkaria egingo dute BECen.

Egun horretan, Izaskun Alonso Saratxagaren Pintura & Design Material erakusketa zabalduko da Barakaldoko Erakusketa Aretoan.
Martxoaren 9an, Gazte Bulegoan Empoderamiento, Liderazgo e Inteligencia izeneko tailerra egingo da. 20:00etan, Mutante antzerki taldearen poesia errezitaldi feminista egingo da Barakaldo Antzokian.
Aurten ere, Barakaldo Atletismo Klubak antolatu du martxoaren 10ean egingo den berdintasunaren aldeko martxa. Foruen pasealekuan hasiko da 11:30ean, eta ondorengo hau izango da ibilbidea: Bide Oneraa – Eskulturen parkea – Clara Campoamor Zentro Zibikoa – Mukusuluba – Lorategi Botanikoa – San Bartolomé – Dolores Ibarruri pasealekua – Ibaibe – Portu kalea. Herriko Plazan amaituko da.

“Familia osoak parte hartu ahal izango du, bai nagusiek, bai txikiek egin dezaten gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde" azaldu du Olallak.

17:00etatik 18:30era, Barakaldoko Udal Musika Bandak berdintasunaren aldeko familiarteko kontzertua eskainiko du Clara Campoamor zentroan. Kontzerturako gonbidapenak martxoaren 5era arte jaso daitezke.

Martxoaren 15ean, osteguna, Mujeres migradas... ¡Y con derechos! izeneko hitzaldia antolatu du Barakaldoko Aniztasunaren Eskolak, eta Liz P. Espinola -Arapy Guztiak Barakaldo- eta Claudia Favela –Ellacuria Fundazioa-Grupo torre de Babel taldea- izango dira bideratzaileak. Hitzaldia Clara Campoamor zentroan egingo da.

Martxoaren 16an, ostirala, barakaldarrek Iñaki Urrutiaren Hombres contra el silencio. El silencio nos hace cómplices izeneko poesia errezitaldiaz gozatu ahal izango dute Clara Campoamor zentroan. Martxoaren 21ean, programaren azken egunean, Irakurketa Kluba eta Sara Mesaren Mala Letra liburua izango ditugu.

“Programazio honetan parte hartu, eta Udalarekin batera, askotariko programa, parte hartzeko modukoa eta aldarrikatzailea eratzeko jardun duten emakumeen elkarte guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Guztiok dugu helburu bera, martxo osoan herritarrak heztea eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzea” esan du Olallak.

Partekatu:
Twitter Facebook