Gogor egingo du Barakaldok emakume eta adingabeen sexu-esplotazioaren eta trafikoaren aurka. Halatan, Emakume Arloaren bidez sentiberatze kanpaina bat sortu du, 1999ko Emakumeen Konferentziarekin batera Pertsonen Trafikoaren Aurkako Koalizioaren Munduko Konferentziak finkatutako nazioarteko eguna herritarrei gogorarazteko.
Horrela, bada, gaurtik bertatik sexu-esplotaziorako biktima bihurtutako hiru milioi emakume eta ume inguruk jasaten duten gizarte-gaitz horren aurkako borroka agerraraziko du. “Giza Eskubideen bortxaketa tamalgarria da hori, biktimen askatasunari eta integrazio fisiko eta psikikoari eraso egiten baitio” nabarmendu du Emakume Arloko Rakel Olallak.
Alde horretatik, Udalak 300 kartel jarriko ditu hiriko hurbileko zentroetan: kultur etxe, zentro zibiko, haur eskola, Helduen Eskola, Hizkuntza Eskola, Euskaltegi eta osasun zentroetan. Horrezaz gainera, emakume eta adingabeen sexu-esplotazio eta trafikoaren aurkako borroka Herriko Plaza eta Gurutzetan jarriko diren argi pantailetan agertuko da. Bai eta Udaleko gizarte sare ofizialetan (Twitter, Facebook) eta web orrian ere, mezuak zabalduz.
Barakaldoko Udalak iaz onartutako III. Berdintasunaren Plazena urtero egiten diren ekintzan barruan sartuta dago kanpaina.
Partekatu: