Eguraldia dela eta, atzeratu egingo dira datorren astera Kastrexanako jaiak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Eguraldia dela eta, atzeratu egingo dira datorren astera Kastrexanako jaiak

Eguraldia dela eta, atzeratu egingo dira datorren astera Kastrexanako jaiak

2017/02/02


Azken orduetako haize erauntsien karietara, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak fenomeno kaltegarriei aurre egiteko gomendio zenbait zabaldu ditu Udaletara. Udalari helarazitako informazioen arabera, egungo alerta horia laranja bilakatuko da biharko goizaldeko hiruretan, eta horrenbestez, Babes Zibilak ere emandako gomendioei jarraikiz, Kastrexanako jaiak datorren astera atzeratzea erabaki da.


Kastrexanako auzotarrek prestatutako programak bere horretan jarraituko du, datorren otsailaren 10etik (ostirala) aurrera. Hala ere, larunbatean, hilak 11, arratseko 20:30ean egitekoa zen Gontzal Mendibilen kontzertua aurreratu egin du jai batzordeak, eta horrenbestez, 20:30ean izango da.


Aste buruko Agate Deunaren erromeria Kastrexanan egiteko asmoak ere indarrean dirau. Auzo osoa irtengo da larunbateko 18:00etan kantatzera, eta baselizara abiatuko da pelegrinazio santua. Agate Deunaren egunean ere (igandean) normaltasun osoz egingo da zaindariaren omenezko meza.


Biharko eta larunbaterako Munoa Finkara egin asmo ziren gau-bisitaldiak ere atzeratu egin dira, denboralea dela eta. ‘Ibilbide paregabeak’ programa europarraren barruan zegoen lehenengo gau ekintza hau jauregiaren kanpoaldean egiten den argi eta soinu ikuskizun bat da, eta atzeratzea erabaki da, inori ez dakion kalterik gerta. Udaberri aldera programatuko da berriro.

 

Partekatu:
Twitter Facebook