EAJren erreakzioa Barakaldoko Alkatea senatari izendapenaren aurrean - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJren erreakzioa Barakaldoko Alkatea senatari izendapenaren aurrean

EAJren erreakzioa Barakaldoko Alkatea senatari izendapenaren aurrean

2012/12/28


Amaia del Campo, Barakaldoko EAJren bozeramailea: "Iragarki honekin Tontxu Rodríguezek 2011ko ekainean Barakaldoko herriarekin hartu zuen erantzukizuna uzteko erabakia hartu ez duen espero dugu, hain zuzen ere orain, egoera ekonomiko larria dela eta, gure udalak bere historiako une ekonomiko txarrenetariko batean dagoenean.

Horretaz gain Tontxu Rodríguezek bere interesak eta bere alderdiaren interesak barakaldarren beharren gainetik ez jartzea espero dugu, azken hauekin konprometitu zelako Barakaldoko alkatetza onartu zuenean.

Alkateak Barakaldoko lehen zinegotzi izaten mantenduko dela adierazi du, denbora irabazteko eta Udaletik alde egiteko tarteak kudeatzeko amarrua ez izatea espero du EAJk. Barakaldorekin eta gure auzotarrekin ez litzateke serio ezta begirunetsua ere izango. Kasu honetan, denboraren poderioz barakaldarren aurrean bera eta bere alderdia diren bezala.azalduko dira.

Partekatu:
Twitter Facebook