EAJk UKEren batzorde berri bat eskatzen du Lasesarreko Polikiroldegiko diruaren kudeaketari buruzko zalantzak argitzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJk UKEren batzorde berri bat eskatzen du Lasesarreko Polikiroldegiko diruaren kudeaketari buruzko zalantzak argitzeko

EAJk UKEren batzorde berri bat eskatzen du Lasesarreko Polikiroldegiko diruaren kudeaketari buruzko zalantzak argitzeko

2012/12/18


Euzko Alderdi Jeltzaleak PSEren Gobernu taldeari gaur goizean, berriro ere, azken hilabeteetan Lasesarreko Kiroldegiko SPAren inguruan agertu diren zalantza guztiak argitzeko UKEren ezohiko Kontseilua dei dezala eskatu dio.

Orain arte 4 bilera ospatu ditugu gai honi buruzko argibiderik gabe. Gure auzokideei eta oposizioaren taldeei behar zaien begirunea dela eta hurrengo batzordean udal-arduradunek zalantza guztiak argi ditzatela espero dugu. Espero dugu barakaldotarrok merezi dugun errespetu horrengatik, Kontseiluaren presidenteak berriro ere esan ez diezagula, azaroan bezala, egoera honi aurre egiteko ez duela urrats bat ere eman. Hala ere oso larri hartuko genuke, duela hilabete bat bezala, berriro ere aitor diezagula enpresarekin ez zuela kontakturik mantendu kontratuan ezarritako beharrak bete ditzala eskatzeko.

Partekatu:
Twitter Facebook