Gure auzokide askorentzat Eusko Jaurlaritzarekin edozein izapide egiteko herritik kanpo joatea oztopo handia da, gastuaz gain. Gaur EAJk ezarritako proposamenarekin gure auzokideengandik oztopo horiek eta lekualdatzearen gastuak aldenduko genituzke. Lehiatila Bakarreko zerbitzuari esker, Barakaldoko auzokideok lehen aipatutako ohiko izapideak Administrazio autonomikoarekin Udaletxeko Erregistroetan egin ahal izango ditugu.
Partekatu: