Euzko Alderdi Jeltzaleak gobernu taldeko kudeaketa ezin txarragoak barakaldotarroi 715000€ kostatuko zaizkigula sentitzen du. Aldundiak 2008an 2 milioi euro diru-laguntza eman zuen "Barakaldoko El Regato Haranean, Castaños ibaiaren inguruan oinezkoen ibilbideen berreskuratze" proiektuarentzat baina udal arduradunek hitzarmenaren hitza ez bete dute eta lehen aipatutako kantitatea itzuli egin beharko dute.
EAJK Alkateari eskatu dio ahalik eta lasterren Bozeramaileen Batzordea deitzeko talde politikoei planteatuko dizkiogun gai honi buruzko galderei azalpen egokiak eskeintzeko. Hala ere, gure taldeak Barakaldoko Udaletxearen talde politikoei Bizkaiko Foru Aldundiari hitzarmen berri bat sinatzea eskatzearen adoztasun batera heltzeko eskatuko die, kudeaketa penagarria dela eta itzuli behar dugun dirua berreskuratu ahal izatea eskatzeko.