Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean datorren udal bilkuran kontutan hartuta eta hitz eginda izateko eskaera bat aurkeztu du, honetan Alkateari eta Gobernu taldeari zaintzeko eta gure Udaleko saila eta organismo guztiei behar diren argibideak emateko gure auzokideei eskeintzen zaizkien informazioetan euskararen erabilera eta presentzia bermatzeko.
Eskaera hau Udalak euskararen erabileraren presentzia kontutan hartu gabe jarraitzen duela egiaztatu ondoren bai Barakaldo Antzokiko web orri ofizialean, bai Herriko Plazako argidun markagailuan zeinek erdialdeko leku honetatik pasatzen den jendearentzako informazio interesgarria eskeintzen duena, nahiz eta gure alderdiak bi egoera hauek aspaldian zalatu.
Partekatu: