EAJ zoriontzen da pasa den azteazkeneko osoko bilkuran datorren urterako zerga-ordenantza, tasa eta prezio publikoei aurkeztutako 21 zuzenketa onespenagatik. Osoko bilkuran barakaldotarrentzat onuragarrienak zirela agerian geratu zen, gainerako alderdiek planteatutakoekin konparatzen baditugu.
EAJk 2011ko uztailean egin zuen iragarkia berriro ere gogoratu nahi du: “Barakaldorako eta barakaldotarrentzat onuragarriak diren proiektuak eta ekimenak aztertuko ditugu”. Barakaldotarrengan pentsatuz jokatu behar da eta ez kalkulu elektoralistekin. Gure auzotarrek politikariei seriotasuna, populismotik eta demagogiatik ihes egitea eta beraien arazoei konponbideak bila diezazkiegun eskatzen diete.
Partekatu: