EAJ-PNVk Urban-Galindoko auzokoen kexak eta eskariak daramatza Barakaldoko Udaletxera - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk Urban-Galindoko auzokoen kexak eta eskariak daramatza Barakaldoko Udaletxera

EAJ-PNVk Urban-Galindoko auzokoen kexak eta eskariak daramatza Barakaldoko Udaletxera

2012/12/12


Euzko Alderdi Jeltzaleak Urban-Galindoko auzo-elkarteko ordezkariek planteatutako eskariak eraman dizkie goiz honetan Barakaldoko udal arduradunei. Eskariok auzoko bide-segurtasunarekin eta auzokideak elkartu ahal izateko espazioen eskariarekin erlazionaturik daude.

Lehenengo eskaria auzotarrek BI-3739 errepideak “Altos Hornos” etorbidea igarotzean dagoen arriskuagatik helarazi diguten kezkarekin erlazionatuta dago. Zehazki bertoko auzokideen iritziz 26, 27, 28 eta 29 zenbakien artean dauden autobus geltokien parean ibilgailuek gehiegizko abiaduran igarotzen dira. Geltoki hauetan, autobusek zerbitzu publikoa eta zenbait hezkuntza zentroetarako garraioa eskaintzen dute.

EAJ-PNVk Urban-Galindoko auzokide elkargoak planteaturiko eskari bat gobernu taldeari ere eraman dio. Eskaria auzokideak bildu ahal izateko leku baten beharrizana islatzen du. Pormetxetako plazan hainbat udal lokal hutsik daudela kontuan hartuz, alkateari planteatu diogu Urban-Galindoko auzokide elkargoko ordezkariekin beharrezkoak diren akordioetara iritsi dadila. Horrela hutsik daudenetariko lokal bat Urbaneko auzokideen gozamenerako utzi ahal izatea lortuko litzateke.

Partekatu:
Twitter Facebook