Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean Hirigintza eta Udal Zerbitzuak batzordearen deialdi berri bat eskatu du, udal arduradunek Beurko Berriko auzokideek egindako kexak amaitzeko zergatik ez duten neurririk hartu azaltzeko. Auzokide hauek denbora daramate txakurren kakak ez direla kentzen salatzen.
Beurko Berriko auzokideek denbora daramate egoera hau salatzen. Haien arabera denbora asko pasatu da eta udal arduradunek beraien eskaerei ez diete erantzunik eman, nahiz eta herriko auzokideek eta urbanizazio honetako finken administratzaileak aurkeztutako eskaerak ugariak izan diren.
Maiatzaren 31ean egindako batzordean agerian geratu zenez, gure kaleetan txakurren kakek eragindako arazo hau Beurko Berrin dago baita Barakaldoko beste auzo batzuetan ere. Beraz, gobernu taldearen arduradunei eskatzen diegu gure auzokideen bizi kallitateari kalte egiten dion arazo honi aurre egiteko beharrezko neurriak hartzea.
Partekatu: