EAJ-PNVk PSEri gomendatzen dio bere burbuilatik irtetea, iraintzeari uztea eta Barakaldoko arazoak konpontzea - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk PSEri gomendatzen dio bere burbuilatik irtetea, iraintzeari uztea eta Barakaldoko arazoak konpontzea

EAJ-PNVk PSEri gomendatzen dio bere burbuilatik irtetea, iraintzeari uztea eta Barakaldoko arazoak konpontzea

2013/02/06


EAJ-PNVk Udaleko arduradun sozialisten erantzuna harriduraz ikusten du, ohikoa den lez, bere kudeaketa ezin txarragoa agerian geratzen denean, iraintzen eta deskalifikatzen duelako, kasu honetan Kastrexanako auzokideek planteatutako eskaerei erantzunik ez ematearren. Joan den urtarrilaren 30ean ohartarazten genuen Zubiletan FEVEko trenbideen ondoan batutako lurra ez kentzea arriskutsua zela.

EAJ-PNVk Kastrexanan gertatutakoa ezagutzen du, Barakaldoko PSEk ez daki edo ez jakitea nahiago du. Gobernu taldeari gomendatzen diogu ohar honi erantsitako bideoa ikustea (joan den urtarrilaren 4an ETB-ko “Euskadi Directo”-ren talde batek grabatutakoa), ez jakitea nahiago dituzten arazoak geuk ez ditugula asmatzen ikusteko, beti bezala txibiaren estrategia erabiliz, tinta botatzearena, kasu honetan irainak, bere erantzukizuna desbideratzeko. Honela, Kastrexanako auzokideen ardurez konturatuko dira.

Partekatu:
Twitter Facebook