Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean osoko ekimen berri bat aurkeztu du zeinetan Gobernu taldeari Alazne Ikastetxeko eskariei erantzuteko eskatzen dion. Azken honen arduradunek gure Udalari euren instalazioetara larrialdietako ibilgailuen sarbidea oztopatzen duten pibotak ken edo ordezka ditzan eske denbora luzea daramate.
Ikastetxeko arduradunek larrialdietako ibilgailuek sartzeko (erraz) duten ate bakarra Arteta eta Aleixandre kaleen elkargunean kokatuta dagoela nabarmentzen dute. Arduradunek Gobernu taldeari ate honen sarrera oztopatzen eta edozein larrialdi ibilgailuren sarbidea oztopatzen duten pibotak ken edo ordeka ditzan eske denbora daramate. Eskola berak gaur egunean dauden pibotak automatikoak diren edo giltza bidez, zein ikastetxe berak emergentzia baten aurrean egoki jokatzeko eta ken ahal izateko eskuratzea ondo legoke, zabal daitezkeen berri batzuen ordez alda ditzaten proposatu die udal funtzinarioei.
Partekatu: