EAJ-PNVK mozio batean Barakaldoko Udalak “Wert legea” ez onartzea eskatu du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVK mozio batean Barakaldoko Udalak “Wert legea” ez onartzea eskatu du

EAJ-PNVK mozio batean Barakaldoko Udalak “Wert legea” ez onartzea eskatu du

2013/05/21


Gaur goizean, Euzko Alderdi Jeltzaleak mozio bat aurkeztu du hurrengo udalbatzarrean Barakaldoko Udalari Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa (LOMCE) errefusatzea eskatzeko, EAEko hezkuntza sistemaren errealitatea eta hizkuntza planteamenduak kontuan hartzen ez dituelako, eta zentralizatzeko eta uniformizatzeko saiakera delako.

Barakaldoko EAJ-PNVren bozeramailaren iritziz, Amaia del Campo: “Proiektu hau aitzakia baino ez da doktrinatu eta ideologizatzeko, ez du Estatuaren errealitate eleanitza kontuan hartzen, eta ez ditu errespetatzen gure herriaren errealitate soziolinguistikoa eta gure hezkuntza sistemako hizkuntza ereduak. PPren Gobernuak Estatua uniformizatu nahi du eredu kultural eta linguistiko bakarraren inguruan”.

Partekatu:
Twitter Facebook