Euzko Alderdi Jeltzaleak atzoko osoko bilkuran gogoratu zuen gure alderdiak KZgunea programaren jarraipena defendatzen duela eta 12 urte pasatutakoan, martxan jarri zenetik, gure gizarteko ohitura eta erabileretara egokitzea beharrezkoa dela.
EAJ-PNVk mozio hori defendatzeko erabili zuten PSEren jarrera demagogikoa deitoratzen du. Mozio honetan Eusko Jaurlaritzari KZgunearen zentro-sarea mantentzea eskatzen zion baina gaur egun dauzkagun baldintza berberetan.
Nola kritikatu ahal dute Eusko Jaurlaritza, Barakaldoko Udalean PSEk murrizketak egiten dituenean edo azpikontratatutako enpresek udalarako beraien zerbitzuak ematen dituzten pertsonalean murrizketak egitea baimentzen duenean?
Partekatu: