Euzko Alderdi Jeltzaleari atzo egindako osoko bilkuran ordenantza berria, urte honetatik aurrera Barakaldoko Karmenak erregulatuko dituena, guztien adostasunez onartzea berri bikaina iruditzen zaio. Alderdi politikoekin batera Barakaldorentzat jai eredu berri baten alde lan egin duten auzokideei eta elkarteei eskerrak emateko momentua da.
EAJ-PNVk gobernu taldeari auzoko festen ordenantza berriaren onarpen-prozesua ahalik eta gehien bizkortzea eskatzen dio. Denbora aurrera doa, eta urtarrilean San Bizenteko hurrengo festen ospakizuna, gure auzoetako festen egutegiari hasiera ematen diona, laster hasiko da, eta urte berriaren hasierarekin batera arautegi berria izatea onena izango litzateke.
Partekatu: