Euzko Alderdi Jeltzaleak hurrengo igandean, uztailak 14, Burtzeñako Batzokiaren mendeurrena ospatuko du.
Burtzeñako Batzokiaren lehenengo aipamena hamarkadetan zehar gobernatu zuen Auradian agertzen da, eta bere data 1910eko azaroaren 28koa da.
Gaurko Batzokiaren eraikuntzaren data 1913ko apirilaren 30ekoa da, Pedro Bolívar Santurtunek Baltasar Amezola Aspiazuri lursaila saldu zionean.
Primo de Riveraren diktaduraren ondoren, 1930eko urriaren 21ean EAJ-PNVk Burtzeñako Batzokia berriro ireki zuen. 1937ko azaroaren 28an tropa frankistek Batzokia konfiskatu zuten eta 1977ko irailaren 7ra arte jeltzaleek ez zuten berreskuratu. Egun hartan sei harmakada baino lehen Batzoki zaharreko balkoi berean haizearen eraginez mugitzen zen ikurriña bera altxatu zen.
Partekatu: