EAJ-PNVk hausnarketa eskatzen du Barakaldo Kultura Bonu berriari atxikitzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk hausnarketa eskatzen du Barakaldo Kultura Bonu berriari atxikitzeko

EAJ-PNVk hausnarketa eskatzen du Barakaldo Kultura Bonu berriari atxikitzeko

2013/04/26


Euzko Alderdi Jeltzaleak atzo bere mozioa onartu ez izana sentitzen du. Mozioan Barakaldoko Udalari planteatzen zitzaion Eusko Jaurlaritzari hobetutako Kultura Bonua martxan jartzeko eskatzea. PSEk eta PPk euren indarrak gehitu zituzten aurreko Eusko Jaurlaritzak sortutako Bonu eredua defendatzeko. EAJ-PNVk alderdi hauek erabiltzaileen, elkarteen eta merkataritzen onuren aurretik beraien interes alderdikoiak jarri izana sentitzen du.

Barakaldarrek, merkatariek ezta gure hiriko kultura eragileek ere ez lukete ulertuko gure Udalak Bonu berriari atxikimendua ez eskatzea, soilik arrazoi politikoengatik. Batez ere, produktu berria onuragarriagoa den eta erabiltzaileen arteko kontsumoa sustatu ahal duen honetan. Horrek merkataritzei eta kultura eragileei onurak ekarriko lizkieke.

Partekatu:
Twitter Facebook