Errekaortutik umeak eramaten dituen autobusak astelehenetik iaz bezalako zerbitzua berriro emango du.
Euzko Alderdi Jeltzaleak Gurutzetako ikastetxeko gurasoei lasaitasun-mezua transmititu nahi die, Eusko Jaurlaritzako arduradunek gure bozeramaileari, Amaia del Campori, konfirmatu berri baitiote Errekaortutik umeak eramaten dituen autobusak astelehenetik iaz bezalako zerbtizua berriro emango duela.
Gurasoek Errekaortun ikastetxe berri bat eraikitzea eskatzen dute. Horri buruz, Hezkuntza sailaren aldetik ziurtatzen dute Iñigo Urkullu Lehendakari izendatu zenetik Barakaldoko udalak zentzu honetan ez duela eskaera bat ere egin. Horregatik, ez da egia Eusko Jaurlaritzak ikastetxea eraikitzeari uko egitea.
Aitzitik, Hezkuntza sailaren aldetik udal arduradunekin hitz egiteko prest daude, oraingo eta datozen heziketa beharrak aztertzeko, eta auzorako ikastetxe berri bat eraikiz beharrezkoa izatekotan.
Bilera, dei eta topaketa asko izan ditugu eta auzokideek gure alderdian jarri duten konfidantza eskertu nahi dugu. Denon artean lortu dugu. Eskerrik asko!!!
Partekatu: