EAJ-PNVk bi mozio aurkezten ditu Barakaldon gardetasuna eta herritarren partaidetza bultzatzeko. - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk bi mozio aurkezten ditu Barakaldon gardetasuna eta herritarren partaidetza bultzatzeko.

EAJ-PNVk bi mozio aurkezten ditu Barakaldon gardetasuna eta herritarren partaidetza bultzatzeko.

2013/10/18


Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur goizean bi ekimen aurkeztu ditu zeinetan Barakaldoko alkateari eskatzen diogun ohiko informazio-batzordeetan gure auzokideen presentzia baimentzea eta udalak urtero udaleko gobernuaren kudeaketa kontrolatzeko Udal politikaren eztabaida abian jartzea.

EAJ-PNVk espero du alkateak hurrengo osoko bilkuran mozio hauek tratatzen baimentzea. Honela izango balitz, gobernu taldeari 2012ko uztailean onartutako mozioa (gobernuaren kudeaketa kontrolatzeko Udal politikaren eztabaida) betetzeke jarraitzen duela gogoratuko genioke. Era berean, bozketa ahalbidetzea espero dugu zeinetan ohiko informazio-batzordeetan gure auzokideen presentzia baimentzea eskatzen dugun.

Daukagun UAOk ekimen hauek egia bihurtzea ahalbidetzen ditu. Izan ere, politikari buruzko osoko bilkura hori ospatzea eta auzokideek informazio-batzordeetan parte hartu ahal izatea alkatearen erabakiaren mende dago.

 

Partekatu:
Twitter Facebook