EAJ-PNVk bertakoei doako TAO zerbitzua eskainiko die eta Udalak auzoetan kendu dituen 700 aparkalekuak berreskuratuko ditu - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk bertakoei doako TAO zerbitzua eskainiko die eta Udalak auzoetan kendu dituen 700 aparkalekuak berreskuratuko ditu

EAJ-PNVk bertakoei doako TAO zerbitzua eskainiko die eta Udalak auzoetan kendu dituen 700 aparkalekuak berreskuratuko ditu

2015/05/11


Euzko Alderdi Jeltzaleak “15erako 15” egitarauan ekimen batzuk aurkezten ditu barakaldarren arazorik garratzitsuenak konpontzeko: hiriko hainbat auzotan aparkatzeko arazoak eta auzokideek TAO sistemarekin dauzkaten kexak.

Barakaldon gaurko TAO sistema zaharkituta dago eta ez da auzokideek behar dutena. Horregatik, honakoa proposatzen dugu:

  • TAOko 11 guneak berrikustea eta 11 izatetik 5 izatera pasatzea.
  • Gune berdeak, hau da, lanaldi erdiko aparkaldia, gehituko ditugu.
  • 15 lehen minutuak doan.

Barakaldarrentzako beste arazo larri bat da Barakaldoko kaleetan aparkalekurik eza. EAJ-PNVk, behin teknikari espezializatuekin aztertuta, Barakaldoko auzoetan Udalak azken urteetan kendu dituen 700 bat aparkaleku berreskuratu ahal direla baieztatu du.

Partekatu:
Twitter Facebook