EAJ-PNVk Barakaldoko hirigintza zinegotziak jai batzordearen kideei egindako irainak salatzen ditu - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > EAJ-PNVk Barakaldoko hirigintza zinegotziak jai batzordearen kideei egindako irainak salatzen ditu

EAJ-PNVk Barakaldoko hirigintza zinegotziak jai batzordearen kideei egindako irainak salatzen ditu

2013/05/17


Euzko Alderdi Jeltzaleak goiz honetan osoko bilkurako ekimen bat aurkeztu du. Honetan Barakaldoko alkateari eskatzen zaio, bere gobernu taldeko kideak jai batzordearen kideei errespetuz tratatzea. Era berean, hirigintza zinegotziak jai batzordearen kideei barkamena eskatu diezaien eskatu du EAJ-PNVk. Izan ere, hirigintzako zinegotziak idatziz behin baino gehiagotan iraindu ditu maiatzak 7 argitaratutako udal txosten batean.

Jai udal komisioa, Barakaldoko mugimendu asoziatiboko ordezkariek gehienbat osatuta dagoela gogorarazi nahi diogu alkateari. Ordezkari hauek duela hilabete batzuetatik hona modu desinteresatuan Barakaldoko Karmenak festetan parte hartzen ari dira. Hori dela eta errespetuaz gain, Barakaldoko udalaren politiko guztien laguntza eta babesa merezi dute.

Partekatu:
Twitter Facebook